euskal diaspora eta kultura
2013/12/02
PUBLIZITATEA
Madril, Espainia. Madrilgo Complutense Unibertsitateak Iberiar Penintsulako Eleaniztasunari buruzko bigarren Jardunaldiak hartu zituen iragan azaroaren 25 eta 26an. Unibertsitateko Euskal Filologia Sailak antolatu zuen topaketa, Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Jardunaldietan Complutense, UNED, Salamanca eta Aveiro unibertsitateetako hamaika aditu bildu ziren eta euskararen, galizieraren, katalanaren, gaztelaniaren, portugaleraren eta astur-leondarraren hizkuntz-politikei buruz aritu ziren.
Euskarari dagokionez, bigarren egunean honako hitzaldiak entzun ahal izan ziren: ¿Alta comedia o drama?: políticas lingüísticas y producción teatral en euskera, Arantzazu Fernández Iglesiasena (UNED), eta Cotejo de las políticas lingüísticas de la Comunidad Autónoma Vasca y la Comunidad Foral de Navarra, Karlos Cid Abasolok eman zuena (Universidad Complutenseko Euskal Filologia saileko irakaslea eta topaketaren antolatzailea da Cid Abasolo).
Saioen aurkezle izan zen Kike Amonarriz, euskal filologo eta umorista. Telebistari esker oso ezaguna da Amonarriz Euskal Herrian, hainbat saioetako aurkezlea izan baita (esaterako, "Mihiluze"). Egun, "Tribuaren Berbak" euskarari buruzko saioa aurkezten du. Eleaniztasunari buruzko jardunaldiak aurkezteaz gain, saioreko hainbat erreportai egiteko baliatu zuen Madrilgo egonaldia Amonarrizek. Hemen, Karlos Cid Abasolori eginiko elkarrizketaren klip-a ("Egia al da euskara ikastea ezinezkoa dela?").
"Tribuaren berbak" saioa osorik, jarraian:
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus