Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Institutuak deialdia plazaratu du komunikazio teknikari laguntzaile bila. Hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 4an bukatuko da eta sei hilabeteko praktiketako lan-kontratua eskaintzen da, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin. Komunikazio unibertsitateko gradua eskatzen da eta euskara eta gaztelania menperatzea, baita ingeleseko maila altua ere, sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasunarekin. 2021eko urtarrilean hasteko.
Deskribapena
Euskara, euskal kultura eta euskal sortzaileen lana nazioartean sustatu eta ezagutarazten lan egin nahi duzu? Idaztea eta edukiak sortzea gustuko baduzu, eta kulturzalea bazara hauxe duzu aukera. Donostiako Tabakaleran kokatuta dagoen Etxepare Euskal Institutuan egingo duzu lan, ingurune dinamiko eta kreatiboan, eta zure komunikazio-lanerako trebetasuna garatzeko aukera izango duzu.
Funtzioak
- Euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten edukiak idatzi, zuzendu eta itzuli.
- Webgunerako eta buletinerako testu eta edukien plangintza egin, eta eduki horiek sortu eta argitaratu.
- Prentsa oharrak idatzi eta prentsaurrekoak antolatu.
- Institutuak komunikabideetan izandako agerpenen jarraipena egin.
- Sare sozialak kudeatu.
- Diseinu lanak kudeatu.
- Marka eta komunikazio proiektuetan parte hartu
Baldintzak
- Titulazioa: komunikazioan unibertsitateko gradu, lizentzia edo masterra. Titulazio horrek hautagaitza aurkezten den unetik gehienez ere 5 urte lehenago eskuratutakoa izan beharko du.
- Euskara eta gaztelania maila bikaina (gutxienez EGA).
- Ingeles maila altua (C1mailaren parekoa).
- Euskaraz eta gaztelaniaz testu idatziak sortzeko gaitasun handia.
- Sare sozialetan eroso mugitzeko gaitasuna.
- Proaktibotasuna, azkar ikasteko gaitasuna eta ardurak hartzeko gogoa.
- Antzeko funtzioetan eskarmentua kontuan hartuko da.
- Diseinu grafiko eta bideo edizio ezagutzak kontuan hartuko dira.
Eskaintza
- 30 ordu astean (9:00 – 15:00).
- 6 hilabeteko praktiketako lan-kontratua, gehienez ere 2 urtera arte luzatzeko aukerarekin.
- Soldata 21.000 euro gordin urtean.
- 2021eko urtarrilean hasteko.
Hautagaitzak bidali abenduaren 4a baino lehen etxepare@etxepare.eus helbidera.