Donostia-San Sebastian. Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak eskolak Alemania, Irlanda, Polonia eta Japoniako beste hainbeste unibertsitatetan emateko. Deialdia datorren ikasturtean eskolak ematen hasteko da, honako unibertsitateetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetan, Irlandan Corkeko Unibertsitatean, Polonian Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatean eta, azkenik, Japonian Tokioko TUFS Unibertsitatean.
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 17an amaituko da, eta eskabidea, behar bezala beteta eta dagokion dokumentazioarekin batera, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan, Donostian, edo Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan aurkez daiteke.
-Hona deialdiaren laburpena Etxepare Euskal Institutuaren webgunean
-Deialdia bera EHAA-BOPVn