Donostia-San Sebastian. Unibertsitateak, Argentinako La Platako UNLP (Universidad Nacional de La Plata) eta Mexiko Hiriko UNAM (Universidad Nacional Autónoma de México) dira eta bi kasuetan 2022 urte hasieran irakasten hasteko da. Eskabideak aurkezteko epea abuztuaren 16rainokoa da. Euskal Herritik bertaratzeko hegazkin-joan etorria barne da eta Argentinako kasuan 20.000 euroko zuzkidura ekonomikoa dauka eta Mexikokoan 17.000 eurokoa.
Betekizunen artean Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea dago. Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere. Bi kasuetan eurak egindako Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktikoa aurkeztu beharko dute.
Argentinako Universidad Nacional de La Plata Unibertsitateari dagokionez, bertaratzea, 2022ko otsailaren 1a baino lehen egingo da, 2022ko martxoko bigarren hamabostaldian klaseak ematen hasteko. Mexikon, aldiz, lehenago, 2022eko urtarrilaren 17rako.
Bi deialdiak Etxepare Euskal Institutuak egiten ditu aipatu bi unibertsitateentzat. Mundu osoan 35 unibertsitatetan irakasten da euskara eta euskal kultura Etxepare Euskal Institutuak duen sare akademikoari esker.
-Xehetasun guztiak UNLP-ko eskaintzari buruz, hemen
-Xehetasun guztiak UNAM-ko eskaintzari buruz, hemen