Donostia-San Sebastian. Etxepare Euskal Instututuak zabalik dauka martxoaren 17ra arte, euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia (2023). Hona unibertsitateak eta lekuak: irakurle bat Universitat Autonòma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonarako (UB); irakurle bat Montevideoko Universidad de la República-rako; irakurle bat Berlingo Freie unibertsitaterako; irakurle bat Leipzigeko Unibertsitaterako; irakurle bat Poznango Adam Mickiewicz unibertsitaterako; eta irakurle bat Helsinkiko Unibertsitaterako.
Hona sei postuak, bakoitza esteka klikagarriarekin:
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Montevideoko La Republica Unibertsitatea (2023)
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Poznango Adam Mickiewicz Unibertsitatea (2023)
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Leipzigeko Unibertsitatea (2023)
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Helsinkiko Unibertsitatea (2023)
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Berlingo Freie Unibertsitatea (2023)
-Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa eta Bartzelonako Unibertsitatea (2023)
Eskaerak aurkezteko azken epea: 2023ko martxoaren 17a.
Galderak eta zalantzak, emaila bidaliz irakurletzak@etxepare.eus helbidera; edo, telefonoz, (+34) 943 023 407 zenbakira deituz (Eneko Agirre / Xabier Etxeberria).