euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta Euskal Kultura irakasle bila ari dira Kaliforniako Bakersfield-en bertako Euskal Etxea, NABO eta Etxepare

2018/04/03

Eztitxu Hariñordoki gazte baigorriarra euskara irakasle izan zen Bakersfield-en 2014an
Eztitxu Hariñordoki gazte baigorriarra euskara irakasle izan zen Bakersfield-en 2014an

PUBLIZITATEA

Euskara eta Euskal Kultura irakasle bila ari dira Estatu Batuetan, Bakersfield-en (Kalifornia), bertako Euskal Etxea, NABO eta Etxepare Euskal Institutua. Euskara eskolak Kalifornia barnealdeko herri honetan Euskal Etxean eta Unibertsitatean ematen dira. Hautagaiari eskatzen zaion oinarria euskaraduna izatea eta honetan aritzeko gogoa izatea da; hortik aurrerako graduak estimatuko dira. Formakuntza bat emango litzaioke eta euskal jatorriko zein euskal jatorririk gabeko ikasleei emango lizkieke eskolak.

Bakersfield, AEB. Euskara mintzo duzu? Bakersfield inguruan bizi zara? Ala ez eta bertara etorri nahi duzu zeure bizitzan edo ibilbidean esperientzia berri bat eskuratzearren, Diasporako euskaldunen bizimodu eta errealitatea ezagutzearren, edo besterik gabe Kalifornia eta Estatu Batuak ezagutzearren?

Ekonomikoki ez da pagotxa, baina esperientzia orokorrean oso aukera ona izan daiteke hainbat gazterentzat. Oinarrizkoena euskalduna izatea da, alegia euskara, maila onean jakitea eta prest egotea batere ez dakitenei eta zertxobait dakitenei irakasteko, eta euskal kulturaren lekukotasuna emateko, modu erakargarri eta animatuan.

Kern County Basque Club (Bakersfield-eko Euskal Etxea), NABO eta Etxepare Institutua euskara eta euskal kulutra eskolak emango lituzkeen pertsona baten bila ari dira. Bertakoa ala Euskal Herrikoa izan daiteke, eta aurkezten diren izangaien ezaugarrien arabera erabakiko da, posible baita inor ez aurkeztea edo zerrendatxo bat. Aurreko urteetan profil desberdinetako jendeak bete dute lana, eta gustura atera dira esperientziarekin.

Interesatua bazaude edo interesatua egon litekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, kontaktatu mesedez Aitor Iñarra donostiarrarekin. San Frantziskon bizi da eta bera da NABOko euskara koordinatzailea. Bere kontaktubideak: emailez, naboeuskara@gmail.com helbidea, eta telefonoz, +1 415 867 2124 zenbakia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia