euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta Euskal Kultura departamentuari esker, euskal ondarea bermatuta Buenos Airesko Euskal Echea Eskolan

2016/02/17

Euskal Echea-ko ikasleak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian
Euskal Echea-ko ikasleak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian

PUBLIZITATEA

Begoña Muñiz koordinatzaile, Euskara eta Euskal Kultura departamentuak kudeatzen ditu Buenos Airesko eskola honetan hiru mailatan eskaintzen diren euskara eta euskal kultura klaseak. Irakasleei dagokienez, Muñizekin batera, Gabriela Mendia, Maite Azkarate, Ioar Oteiza, Aitor Alava eta Iñaki Aramayok osatzen dute irakasle taldea.

Buenos Aires, Argentina. “Euskaldunen eta argentinarren artean elkartasuna bultzatzea, adiskidetasuna sortzea eta aberriarekiko maitasuna zabaltzea; Euskal Herriaren kultura hedatzea eta euskaldunen hizkuntza, historia, folklorea, artea eta gainerako agerpenak sustatzea” dira Argentinako Euskal Echea Institutuaren helburu nagusiak. Kontzeptu hauekin batera, hizkuntzaren garrantzia ere azpimarratzen du departamenduak dioenez “hizkuntza, kultura baten adierazpen nagusia da; herriaren batasuna bermatzen duen tresna bat, gizartearen baldintzak islatzen dituen ispilua. Bere hizkuntzari uko egiten badio herri batek suntsitu egiten ditu bere tradizioa eta arima”.

Aipatutako helburuak betetze aldera, Euskara eta Euskal Kultura departamentua sortu zuen Euskal Echea Institutuko bi egoitzetan --Llavallol eta Sarandi-- aritzeko. Proiektuak FEVAren babesa du eta euskararen presentzia bermatzeaz gain eskolaren sorreran zeuden tradizio eta balioak berreskuratzeko asmoa ere badu egitasmoak.

Proposamenari dagokionez, euskararekiko sentsibilizazioa lantzen du eta euskal kulturan murgiltzeko aukera eskaintzen zaie ikasleei, euskal literatura, geografia eta historia ezagutuz, adinaren arabera. Izan ere, hiru mailatan ematen dira eskolak: 5 urteko umeentzako, oinarrizko mailan; lehen mailako hizkuntzaren zazpi mailetan (6 eta 12 urte arteko haurrak) eta bigarren mailako hizkuntzako 1. eta 2. mailetan (13 eta 14 urtekoak).

Urtean zehar, euskal kolektibitateak antolatzen eta ospatzen dituen hainbat jaitan hartzen dute parte ikasleek, tartean daudela ‘Buenos Aires Celebra’ izeneko jaialdia, Korrika, FEVAren Haur Topaketan, Euskal Asteko postalen lehiaketan eta Euskararen Nazioarteko Egunean, batzuk aipatzearren.

Euskal Echea Facebook-en


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia