euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eta antzerkiaz ariko dira Madrilgo Konplutenseko Eleaniztasunari buruzko bigarren mintegian

2013/11/20

PUBLIZITATEA

Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Euskara Sailak, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin, Penintsula Iberiarreko Eleaniztasunari buruzko bigarren mintegia antolatu du. Eleaniztasuna gizartea aberasten duen kultura ondarea dela erakustea da mintegi honen helburua eta saioak azaroaren 25 eta 26an egingo dira. Euskarak tartea izango du bertan, bi hitzaldirekin: batean, Euskadiko eta Nafarroako hizkuntz politikak aztertuko dira eta bestean, euskaraz egiten den antzerkia. Mintegiaren aurkezlea Kike Amonarriz hizkuntzalari eta umorista izango da.

Madril, Espainia. Datorren azaroaren 25 eta 26an Iberiar Penintsulako eleaniztasuna aztergai izango daMadrilgo Konplutense Unibertsitatean, bertako Euskara sailak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatu duten mintegiari esker. Topaketa honen bigarren edizioa izango da aurtengoa eta bere helburuetako bat eleaniztasuna zaindu beharreko kultur ondare gisa aurkeztea eta ezagutaraztea da, Karlos Cid-Abasolo Konplutenseko irakasle eta mintegiaren antolatzaileak EuskalKultura.com-i azaldu dionez.

Topaketan hizkuntzalariak eta unibertsitateko ikasleek parte hartuko dute, baina saioak gai honetan interesa duen edonori irekiak dira. Hitzaldiak eta eztabaidak Konplutense Unibertsitateko Filologia Fakultateko Paraninfoan egingo dira. 

Euskarak, noski, leku nabarmena izanfgo du mintegian eta bi hitzaldik euskal arloko gaiak jorratuko dituzte. Lehendabizikoan, astelehenean, Karlos Cid Abasolok "Cotejo de las políticas lingüísticas de la Comunidad Autónoma Vasca y la Comunidad Foral de Navarra" gaia izango du hizpide. Biharamunean María Aránzazu Fernández Iglesiasek (UNED) honako hitzalda emango du: "¿Alta comedia o drama?: políticas lingüísticas y producción teatral en euskera".

Egitaraua

Honatx saioen egitarau osoa: 

Astelehena, azaroaren 25a
(16:30tatik aurrera )

-Kike Amonarriz
Mintegiaren inaugurazioa

-Laura Mijares Molina (Universidad Complutense de Madrid)
"Políticas lingüísticas educativas en la Comunidad de Madrid: imponiendo el monolingüismo en contextos plurilingües"

-Juan José Ortega Román (Universidad Complutense de Madrid)
"Política lingüística en las Islas Baleares"

-Karlos Cid Abasolo (Universidad Complutense de Madrid)
"Cotejo de las políticas lingüísticas de la Comunidad Autónoma Vasca y la Comunidad Foral de Navarra"

Atsedenaldia

-Denis M. Canellas de Castro Duarte (Universidad Complutense de Madrid)
"Problemas derivados de la aplicación de una política lingüística al portugués como “lengua transportada”: la reforma ortográfica, grandezas y miserias"

-Diego Muñoz Carrobles (Universidad Complutense de Madrid)
"Políticos lingüistas"

-Alberto Gómez Bautista (Universidade de Aveiro)
"Políticas lingüísticas en Portugal: el caso del idioma mirandés".


Astearte, azaroaren 26a
(15:45tatik aurrera)

-María Aranzazu Fernández Iglesias (UNED)
"¿Alta comedia o drama?: políticas lingüísticas y producción teatral en euskera"

-Xavier Frías (UNED)
"El laberinto asturleonés"

-Carmen Mejía Ruiz (Universidad Complutense de Madrid)
"Políticas lingüísticas. Nacionalismo y lengua: la construcción de una lengua de cultura"

Atsedenaldia

-Àlex Martín Escribà (Universidad de Salamanca)
"La política lingüística en Cataluña: un acercamiento"

-Ricardo Pichel Gotérrez (Universidad Complutense de Madrid)
"Conflicto lingüístico: la lengua gallega en la sociedad actual"

-Eztabaida eta ondorioak

-Azterketa (kreditua eskatu duten ikasleentzat)

Informazio gehiago, hemen.


« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia