euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara eskolak abiatu dira Milanen, Erromako ACE elkarteak eta UPTER unibertsitateak antolatuta

2012/11/13

Lucia Ezker irakaslea euskara eskolak ematen Milanen. Italiako bigarren hiri populatuena da Lonbardiako hiriburua, Erromaren ondotik (argazkia LE)
Lucia Ezker irakaslea euskara eskolak ematen Milanen. Italiako bigarren hiri populatuena da Lonbardiako hiriburua, Erromaren ondotik (argazkia LE)

PUBLIZITATEA

Iragan ostegunean Lucia Ezker iruindarrak lehendabiziko euskara eskola eman zuen Milanen, Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) eta UPTER unibertsitatearen lankidetzarekin antolatu den ikastaroan. Milango euskaldun talde batek aspalditik zuen horrelako ekimena abiarazteko gogoa, baina "utopikoa" iruditzen zitzaien. "Proposamena argitaratu genuenean eta hainbeste jendek informazioa eskatzen zuela ikustean, egin behar genuela erabaki genuen", adierazi dio Luciak EuskalKultura.com-i.

Milan, Italia. Euskara eskolak abiatu dira aurten lehen aldiz Milanen, eta dagoeneko hamairu ikasleko taldea osatu da, Lucia Ezker iruindarraren zuzendaritzapean. Eskolak Milango Baraonda gaztetxean ematen dira momentuz, ostegunero 19:00tatik 21:00ak arte.

Ikastaroa, bitxia bada ere, Erroman hasi zen antolatzen. Erroman euskara eskolak ematen dira aspaldi, UPTER unibertsitateak eta ACE elkarteak antolatuta, gaur egun Etxepare Euskal Institutua lankide. "Erromatik, Milanen euskara ikasi nahi zuen lagun batek idatzi ziela esan ziguten, bazirela bizpahiru, eta agian ACE eta UPTERekin zeozer antola zitekeela ikusi genuen", azaldu du Ezkerrek. "Ikastaroa egitearena argitaratu genuenean eta hainbeste jendek galdezka idazten zuela ikusterakoan, egin behar zela erabaki genuen".

Lucia Ezker gaztelania irakaslea da Milanen eta partikularrei zein enpresetako zuzendari eta langileei  ematen dizkie klaseak. Orain, lehen aldiz, euskara eskolak hasi da ematen hiri lonbardiarrean. "Milanen Euskal Herriaren Lagunen talde bat dago eta Euskal Herria eta bere egoera ezagutzera emateko zenbait ekimen antolatzen dira. Bai, Euskal Herria ezagutzen da, askok sakonki ezagutu ere. Milandar arruntak alde turistikoagatik ezagutzen du soilik, baina badira benetan Euskal Herriarekin maitemindutakoak", amaitzen du.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi e-maila hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia