euskal diaspora eta kultura
2013/01/23
PUBLIZITATEA
San Nicolas, Argentina. 2008-2012ko lau-urtekoan trebatu zen Euskara Munduan programaren azken taldea. Prozesu horren emaitzak ona baino hobeak izan dira eta horren froga, begiratua ematea besterik ez dago iragan urrian Buenos Airesen egin ziren azterketen emaitzei. Katea, ordea, ez da eten eta 2013ko urte hasierarekin batera, talde berri bat sortu da HABEk sustatzen duen programa honen baitan. Taldea 27 ikaslek odatzen dute, honela banatuta:
ARGENTINA
-Iara Ulacia (Zingirako Euskaldunak, Chascomus)
-Mariana Grande Cobian (Euskaltzaleak, Buenos Aires)
-Sebastian Amaya (Eusketxe, Buenos Aires)
-Cecilia Elena eta Mariano Silva Torrea (Colectividad Vasca, Concordia)
-Gabriela Aguirre eta Maria Noemi Armendariz (Gerora, Cordoba)
-Rocio Marialis Miranda (Eusko Etxea, Corpus Christi)
-Aldana Nerea Ariznabarreta (Denak Bat, Mar del Plata)
-Maria Begoña Tisera (Euzkal Etxea, San Nicolas)
-Maria Valeria Oyarzabal (Zelaiko Euskaldunak, Santa Rosa)
-Vanesa Andrea Bauer eta Ines Olazabal (Gure Etxea, Tandil)
-Silvio Alfredo Laborde (Hiru Erreka, Tres Arroyos)
BRASIL
-Maite García Alava (Eusko Alkartasuna, Sao Pablo)
-Maria Madalena Silva Alves de Ataide eta Thiago Imperatriz Barros Pereira (Eusko-Brasildar Etxea, Sao Pablo)
TXILE
-Christian Etxeberria eta Arantxa Irizar (Euzko Etxea, Santiago)
-Camila Andrea García Galvez eta Carolina Andrea Andonaegui Arancibia (Eusko Etxea, Valparaiso)
URUGUAI
-María Gloria Zuazola Castro eta Paola Rossano Ampo (Euskal Erria, Montevideo)
-Andrea Monica Garcia (Euskaro, Montevideo)
-Maria Laura Moreno Sasiain (Haize Hegoa, Montevideo)
-Maria Angela Juanena Beraza eta María Noel Arrua Piccion (Euskaldunen Taldea, Salto)
HABEko teknikari eta programaren arduraduna den Kinku Zinkunegik EuskalKultura.com-i esan dionez,“2011ko Euskal Gizataldeen kongresuaren ondoren osatu den lehenengo taldea da hau. Helburuari dagokionez, jakina da Argentina eta Uruguaiko kasuan nahiko bermatua dagoela irakasleen trebakuntza. Beraz, horien kasuan, helburua oraindik osatzeko zegoena osatzea baino ez da". "Erronka edo helburu nagusia, ordea, herrialde berrietako jendea sartzea da. Honi buruz esan behar dut zaila izan dela komunikazioa; askotan horrelako proiektu batean inoiz sartu ez denari nahiko zaila egiten zaio proposamena ulertzea nahiz eta guk gonbidapena egin eta prozesuaren berri eman…". "Interesa azaldu dute, adibidez El Salvadorrek, Venezuelak, Peruk, Kolonbian Medellinek… baina azkenean guk uste baino zailagoa izan da jende horrek garaiz pertsona (ikasle/irakaslea) aukeratzea, eta ulertzea zertan datzan hau guztia. Alde horretatik beste informazio bide bat bilatu behar dugu oraindik; hala ere nahiko nuke oraindik hemen gurekin ez ditugunak taldera biltzea eta espero dut martxoan erremotoan hasten garenerako aipatutako herrialde horiek guztiak talde honetan egotea” azaldu du teknikariak.
San Nicolaseko udako barnetegia
Ikastaro trinkoa joan den larunbatean hasi zen eta ikasle batzuek aldez aurreko ezagutzak bazituzten ere, askorentzat euskararekiko lehenengo kontaktua izan zen. Horregatik seguruenik aurrez aurreko klaseetan aritzea, ikaskideak ezagutzea eta ongi etorri moduko harrera jasotzea garrantzi handiko esperientzia izan zen.
Zinkunegiren esanetan, “aurreko eskarmentuek animatu eta ziurtasuna ematen digute jakiteko honek funtzionatzen duela eta aurrera egin dezakegula. Hain zuzen, barnetegi erdialdera iritsi gara dagoeneko eta giro ezin hobea sortu dela esan dezakegu; oso jende gaztea dago, eta uste dut hori ere garrantzitsua dela, jende dinamikoa izatea. Eta barnetegi honen helburua euskararen ikaskuntzan abiatzea baldin bada, horrekin batera xede ere izan da taldea egiten joatea, gero etxera bueltatzen direnean interneten bidez ikastea errazagoa izan dadin. Horrez gain, irakasleen taldea ere (Gabriela Mendia, Natalia Hormazabal, Sabrina Otegui) oso ona da eta horri gehitu behar zaio euskal etxeak gurekiko izan duen jarrera bikaina”, adierazi du Zinkunegik.
San Nicolasen ere Donostiako danborrak
Hizkuntza kulturaren arlo bat da eta zaila da herri baten hizkuntza ikastea bertako kulturaz ere ikasi gabe. Murgilketa hori, baina, zaila izan daiteke Euskal Herritik hamabi mila kilometrora euskara ikasteko erabakia hartzen dutenentzat, nahiz eta gaur egun, teknologia berriei esker, distantziak laburtzen doazen batzuetan dezente desagertu arte.
[Donostiako danborradan inspiraturik, Euskara Munduan programako ikasle eta irakasleek ere hartu zituzten makilak (argazkia EuskalKultura.com)]
Iragan asteburuan, esaterako, distantziak apurtuz, Euskara Munduan taldeko ikasle berriek San Sebastian Egunaren hasiera donostiarra ikusi ahal izan zuten, zuzenean, interneteko transmisioa medio. Ondoren, Miren Arozarena eta Gabriela Mendia zuzendari, San Sebastian martxa abestu eta jo zuten ikasleek, Donostiako bandera igoerarekin bat eginez.
Ikastaro berrian hasi direnenzat animo eta aurrera Azuletik!
Elisabet Etchegaray, 2013/01/25 13:39
Aupa neska-mutilak! Zorionak eta ondo segi! Asko ikasi eta gero zuen euskaletxeetan irakatsiko duzue! Besarkada bero bat! Oskar de Goitia-Durana Eusko Brasildar Etxeko Lehendakaria
Oskar de Goitia-Durana, 2013/01/23 14:49
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus