euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskara Biziberritzeko Esperientziara Hurreratzea' online tailerra abiatuko dute datorren astean Mexikoko UNAMen

2021/02/24

Tailerra datorren astean hasiko da Zoom bidez, Haizea Elizondo koordinatzaile
Tailerra datorren astean hasiko da Zoom bidez, Haizea Elizondo koordinatzaile

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Munduan dauden 6.000 hizkuntzen %43a desagertzeko arriskuan dago eta, Mexikoren kasuari dagokionez, egun Mexiko den lurraldean mintzo diren bertako hizkuntza guztiak dira desagertzeko arrisku larrian daudenak. Baina, zerk ekartzen du hizkuntza bat desagertzea? Ezinbesteko prozesua al da? Ala atzerabueltarik izan dezake? Asko dira munduan euren geroaren aldeko borrokan ari diren hizkuntzak. Euskara, biziberritze plan arrakastatsuak garatzen ari den hizkuntzetako bat da, emaitza nabarmenak lorturik. Eta prest dago bere esperientzia elkarbanatu eta partekatzeko.

Azken hamarkadetan aurrerapen nabariak lortu dituen euskararen kasua gertuagotik ezagutzeko, Euskara Biziberritzeko Esperientziara Hurreratzeko Tailerra antolatu dute, datorren astetik aurrera UNAMeko ENALLT (Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción) eta Etxepare Euskal Institutuak, Haizea Elizondo Gorroño koordinatzaile.

Hona ezaugarriak:

Denbora aldetik
-Iraupena: martxoaren 5etik ekainaren 11era
-Eman beharreko denbora: 3 ordu astean (1 bakarka, 2 taldeka)
-Taldekako saioak: ostiraletan 11:30-13:30 Zoom bidez

Eskabideak
-Aldez aurreko eskakizunik gabe
-Jende orori zabalik

Izen-emate eta argibideak
-Datak: Otsailaren 24eta 25ean (9:00-17:00)
-Non: http://escolar.cele.unam.mx
-Kuotak: UNAM, $2,00; graduatuak, $985,00; kanpokok, $1,315,00
-Argibideak: lenguayculturavasca@enallt.unam.mx
-Zuzendaria: Haizea Elizondo Gorroño



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia