euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara Argentinako nafar diasporan: Fernando Lizarbek bere lanaren lehen zatia argitaratu du, oline ere irakurgai

2023/03/10

Uxue Barkosek eta Ana Ollok jaso dute dagoeneko Fernando Lizarberen lanaren ale bana
Uxue Barkosek eta Ana Ollok jaso dute dagoeneko Fernando Lizarberen lanaren ale bana

PUBLIZITATEA

Rosario, Argentina. 2022an, Fernando Lizarbek (Rosario, Argentina) Argentinako diasporak euskararekin duen harremanari buruzko ikerketa hasi zuen, diaspora horretan euskarak duen presentzia eta jatorri horretako ikasleek hizkuntza ikastera hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak aztertzeko helburuarekin. Maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako departamentuaren laguntza jaso zuen, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Olloren bidez. 2023ko martxo hasieran,lanaren lehenengo zatia argitaratu du.

Lizarbe testigantzak jasotzen joan den 2022an zehar, harrituta jendeak proiektuan parte hartzeko erakutsi zuen gogoagatik eta testigantzen aniztasunagatik. Gaur egun, 52 testigantza bildu ditu, eta horiek inprimatzearekin itxi da ikerketaren lehenenego etapa. Lehenengo aleak Ana Ollo konseilariari, Uxue Barkos, Unai Hualde, FEVA, Euskadiren Ordezkaritzari, Zazpirak Bat Euskal Etxeari eta Laurak Bat-i banatu dizkie Lizarbek, besteak beste.

Liburu gisa eta baita online ere

Lana, gainera, www.nafarroaargentinan.com webgunean dago argitaratuta, eta Argentinako hainbat lekutako berrogeita hamar bat testigantza irakur daitezke bertan. Lizarbek azpimarratzen du hainbat lekutako pertsonen kontakizunak izateak balio erantsia ematen diola lanari. Gehitzen du proiektuak irekita jarraitzen duela eta orain bigarren etapa atzera diseinatzen ari direla. Orain arte lortutakoarekin oso pozik badago ere, ikerketak oraindik ahal handiak dituela uste du. Izan ere, gonbidapena luzatzen die euren lekukotasuna eman nahi dutenei, berarekin harremanetan jar daitezen honako helbidearen bidez (nafarroaargentinan@gmail.com). Halaber, ikerketaren ale inprimatu bat jaso nahi dutenek ere zenbaki beraren bidez kotakta dezakete.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia