euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara-alemana, alemana-euskara sareko hiztegia eta Hizketa-eredu gida baliagarria aurkeztu dituzte

2016/02/12

Hizketa-ereduak gida, baliagarria oso euskara ikasten ari direnentzat (ikus linkak). Euskara-alemana online hiztegia ere aurkeztu zen atzo.
Hizketa-ereduak gida, baliagarria oso euskara ikasten ari direnentzat (ikus linkak). Euskara-alemana online hiztegia ere aurkeztu zen atzo.

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak prentsaurrea eskaini zuen atzo Donostian euskara-alemana / alemana-euskara hiztegiaren sareko bertsioa aurkezteko, beste hiztegi orokor batekin  batera --Elhuyar hiztegiaren online bertsio eguneratua-- eta terminologia beste sei hiztegi, Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak onarturik. Gida bat ere aurkeztu zen, 'Hizketa-ereduak', euskal etxeetan euskara ikasten ari direnentzat bereziki interesgarria izan daitekeena (ikus estekak).

Donostia-San Sebastian. Euskara-alemana / Alemana-euskera hiztegia Elena Martinez Rubiori zor zaio eta jatorriz paperean 2006an eman zuen argitara Ellar argitaletxeak, oraingo urratsarekin online ipintzen delarik interesatuen esku. Hiztegi honekin batera atzo aurkeztu zen beste hiztegi orokorra, Elhuyar hiztegiaren sareko bertsio eguneratua izan zen.

Bi horiekin batera, beste sei terminologia hiztegi ere jendaurretu ziren atzokoan, Euskararen Aholku Batzordeko Terminologia Batzordeak onarturik. Honakoak (52 terminologia hiztegi onartu ditu orain arte batzorde honek):

Azken honi buruz, Justizia sailetik, Xabier Balerdik bitarteko diren hauek gizarteratzeko egin beharreko ahalegina azpimarratu zuen, ezin direla interneteko esteka soil bat izan esanez, profesionalen artean zabaldu eta erabiltzeko dagoen beharra nabarmenduz.

Terminologia Batzordeak onetsitako lan berezi bat ere aurkeztu zen, 'Hizketa ereduak/Modelos de conversación' (bi edizio ditu, bat euskaraz beste gaztelaniaz) eguneroko bizitzako egoera desberdinetarako hizketa-ereduak eskaintzen dituena, euskaratik zein gaztelaniatik kontsulta daitekeena. Euskara ikasten ari direnentzat laguntza polita izan daiteke.

Aurkezpena atzo egin zen Donostian eta bertan aritu ziren partaide Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordea; Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari Jokin Azkue; Kontsumobideko zuzendari Xabier Legarreta; Justizia sailaren izenean Xabier Balerdi; Euskal Errugbi Federazioko lehendakari Iñaki Laskurain; Elkar argitaletxeko zuzendari Olatz Osa; Elhuyar Fundazioko Josu Aztiria; HAEE-IVAPeko Euskara zuzendariorde Eneko Oregi; eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako Hizkuntza Planifikazio arduradun Araceli Diaz de Lezana.

-Esteka Euskadi.eus-en zenbait euskara hiztegitara
-Esteka Euskadi.eus-en itzultzaile automatikora
-Esteka Euskadi.eus-en euskarazko softwarea jaisteko orrialdera



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia