euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara, abestiak, zinea, sukaldaritza eta dantzak Argentinako hainbat bazterretan 2014ko ENE ospatzeko (I)

2014/12/11

Mar del Platako euskaltzaleak 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen Gernikako Arbolaren kimuaren gerizpean (argazkia EE)
Mar del Platako euskaltzaleak 2014ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen Gernikako Arbolaren kimuaren gerizpean (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldun eta euskaltzaleek ekitaldi anitzetan hartu dute parte joan den abenduaren 3aren inguruan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Argentinako euskal etxeek bat egin dute Diaspora osoko proposamenekin eta proposamen ugari luzatu zituzten. EuskalKultura.com-eko gaurko artikulu honetan, ENEko jaien lehenengo argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, eta Euskal Herriko hizkuntzarekiko euren engaiamendua adierazte eta aldarrikatze aldera, mota askotako ekintzak egin dituzte eta ari dira oraindik egiten Argentinako euskal etxeetako euskara ikasle eta irakasleak abenduaren lehenengo astetik. ENErekin batera, gainera, 2014ko ikasturtearen amaiera ere ospatzen ari dira, udako atsedenaldia hartu aurretik. Aktibitateek hilean zehar iraungo duten arren, hona Azul, Bahia Blanca, Cordoba, Gral. Rodriguez, Los Toldos, Mar del Plata, Pergamino eta San Nicolas hirietako euskal etxeetan egindako festen argazki kronika:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia