Valentziako Euskaltzaleok elkarteak argazki lehiaketa deitu du, eta iragan maiatzaren 1az geroztik irekita dago lanak bidaltzeko epea. Lehiaketaren gaia "Euskal aztarnak Valentzian" da, eta edonork parte har dezake. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 7a izango da. Partehartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkez ditzake.
Valentzia, España. Aktibo dabil oso Valentziako Euskaltzaleok elkartea aspaldion eta makina bat ekitaldi eta jarduera burutu ditu: Korrika, zine-emanaldiak, Diasporako gutunen lehiaketa... Oraingoan, beste lehiaketa baten berri eman du elkarteak: Euskaltzaleok-en I. Argazki Lehiaketa, "Euskal Aztarnak Valentzian" lelopean.
Jarraian, lehiaketaren oinarriak:
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Parte hartzea
Edozein pertsonak parte hartu dezake, argazkiak argitaratugabeak izan beharko dira eta ezin dira saridunak izan beste lehiaketan batzuetan.
Gaia
Argazkiek euskara, euskal kultura edota euskal herriaren presentzia Valentzian nabarmendu behar dute. Horrez gain, gaia librea da. Baldintza bakarra argazkietan País Valenciàn zehar dauden euskal astarnak agertzea da.
Epea
2015ko maitzaren 1a eta ekainaren 7a artean posta elektronikoz jasotako argazkiak parte har dezakete lehiaketan.
Argazkien aurkezpena
Argazkien formatu digitala .TIFF izango da, gehienezko neurriarekin eta 300 ppp bereizmenarekin. Argazkiak hurrengo posta elektronikora bidaliko dira:
gurelehiaketak@gmail.com. Antolatzaileak baldintza teknikoak betetzen ez dituzten argazkiak alde batera utziko dituzte. Partaide bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ditzake.
Epaimahaia
Epaimahaia argazkigintzan, diseinuan eta publizitatean adituek osatuko dute. Hala ere, Euskaltzaleoken kide bat bertan egongo da. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Saria
Irabazleak oroitzapenezko euskal txapela brodatua jasoko du. Sariaren berria www.euskaltzaleok.net -en aurkeztuko da eta ekainaren 19an emango da. Irabazleari aurrez aurre abisatuko zaio.
Eskubideak eta oinarrien onarmena
Lehiaketan parte hartzea aurreko oinarriak onartzea dakar. Hala ere, argazkiekiko erreprodukzio eta erakusketako eskubideak erakundeari emango zaizkio. Hauek, argazkiak, erabiliak izan daitezke euskara eta euskararen kultura bultzatzeko zein zabaltzeko.
Lehiaketa honetan parte hartzeko, bai oinarri guztiak, bai epaimailaren erabakia onartu behar dira.