euskal diaspora eta kultura
2008/06/13
PUBLIZITATEA
Bastida, Araba. Igandean ospatuko den Araba Euskaraz jaialdiaren edizio berriak jarduera ugari eskainiko dizkie Euskal Herritik iritsitako euskaltzale heldu eta gazteei. Hiru guneetan banatutako ibilbide batek prestatutako proposamen guztietara eramango ditu bisitariak. Lehenengo gunean, musika gunea alegia, 'Sarkor', 'Gobernors', 'Txapelpunk' eta 'Etsaiak' taldeak arituko dira. Bigarren eremuan partaideek herri kirolak eta gastronomiari eskainitako tarteaz gozatu ahal izango dute. Bertan, Eusko Label pintxoekin batera (txahala, oilaskoa, piperrak), arabar Errioxako ardo dastapena egingo da eta txalapartariek giroa animatuko dute. Azkenik, hirugarren gunean egun osoan zehar gazteenek, besteak beste, jokoak, globo aerostatikoak, pailazoak eta artisau jarduerekin jolastu ahal izango dute.
Aurtengo Araba Euskaraz jaialdia 2006. urtean eraikitako Bastida Ikastolak antolatu du. Gaur egun 2tik 14 urte bitarterainoko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila arte) 200 ikasle inguru biltzen ditu. Irakasleen artean, Haur Hezkuntzako bost irakaslek, Lehen Hezkuntzako zazpik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lauk, eta orientatzaileak, logopedak eta hezkuntza bereziko irakasleak osatzen dute zentroa.
Bastida izena 'bastio' (harresia, gotorlekua)
hitzetik dator, herria Erdi Aroko herria harresi batez inguratuta zegoen eta. Ingurune
garaia da eta berezko klima du herri arabarrak. Toloño mendiak Kantauri
itsasotik datozen haize hezeak eusten ditu, horregatik mahastizaintzak eta ardogintzak berebiziko garrantzia dute herriko ekonomian.
Lotura interesgarriak
Araba Euskaraz
www.arabaeuskaraz.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus