euskal diaspora eta kultura
2009/04/27
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesko Liburu Azokan euren lanak aurkeztera FEVAk gonbidatuta etorri ziren Argentinara Ruper Ordorika kantaria eta Jose Angel Irigarai idazle eta olerkaria Euskal Herriko beste artista batzuekin batera. Diasporako publikoarekin biltzeko lehenengo aukera joan den ostegunekoa izan zen, apirilaren 23an, ‘Plaza Defensa’ Kulturgunean egindako kontzertuan.
Lehenengo kontzertu honetan, Ordorikak berak musikatutako beste egile batzuen olerkiak eta berak idatzitako abestiak ere kantatu zituen, Dani Perez gitarra-jolea laguntzaile. Bide batez, Irigaraik primizia bat oparitu zien Buenos Airesko San Telmo auzoan bildu ziren lagun guztiei: inprimategitik atera berria den eta momentu horretan oraindik aurkeztu gabeko ‘Siete poetas vascos’ liburutik poema batzuk irakurri zituen.
[Kontzertuan, erdian, aurkezten, Ruper Ordorika; ezkerrean, Jose Angel Irigarai; eskuinean, Dani Perez gitarrajolea (argazkia EuskalKultura.com)]
Kontzertua amaitu ondoren, artistak, haiekin etorritako ordezkariak eta publikoa, Euskaltzaleak-en egoitzara joan ziren afaltzera. Bertan erakunde horretako euskara ikasleek eta etxeko lagunek aukera izan zuten Euskal Heritik etorritako musikari eta olerkariarekin hitz egin, elkar ezagutu eta afari eder bat partekatzeko.
EMANALDIKO BIDEOA
Emanaldiko bideoa. Ruper Ordorikak "Zaindu maite duzun hori" kantatzen du Buenos Airesen, itzuliko lehenengo kontzertuan. Kantua eta egiten dion aurkezpen eta iruzkinak.
Lotura interesgarriak
Ruper Ordorikaren webgunea
www.ruperordorika.com
Jose Angel Irigarai, Wikipedian
http://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Angel_Irigarai
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus