euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzaindiak 'Etorkinak eta euskara' aztertuko du bihar Bilbon antolatu dituen jardunaldietan

2009/11/19

Bihar Bilbopn egingo diren XIV. Jagon Jardunaldien afixa
Bihar Bilbopn egingo diren XIV. Jagon Jardunaldien afixa

PUBLIZITATEA

Euskal Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldiak egingo dira bihar ostirala Plaza Barriko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaia ikusmira ezberdin askotatik aztertuz. Joaquim Dolz, Genevako Unibertsitateko irakaslea bertara gerturatuko da gaian sakontzen duen 'hitzaldi mamitsua' eskaintzeko asmoz. Sustapen Batzordeak antolatu dituen jardunaldi hauetan, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Euskaltzaindiak.

Bilbo, Bizkaia. Bihar ostirala, Azaroak 20, Euskaltzaindiaren XIV. Jagon Jardunaldiak burutuko dira euskal akademiak Bilbon duen egoitzan (Plaza Barria, 15). Erakundeak jakinarazi duenez, euskararen ikuspegitik sakonduko da etorkinen gaia jardunaldi hauetan, izan ere Euskal Herrian azken urteotan indartu den fenomeno baita immigrazioarena. Gaia ikuspegi ezberdinetatik aztertuko da, hala nola ikuspegi soziodemografikotik, soziolinguistikotik, juridikotik, hezkuntza aldetik eta abar. Iparraldean euskara ikasten ari diren ikasle heldueei buruzko azterketa bat ere aurkeztuko da, hezkuntzan nabaritu diren zenbait esperientzia jasotzen dituzten txostenekin batera, eta Euskal Herriko eskualde batzuetan etorkinen integrazioa sustatzeko sorturiko egitasmoen berri ere emango da.

XIV. Jagon Jardunaldiok, Joaquim Dolz irakaslearen hitzaldi batekin amaituko dira. Dolz, irakasle katedraduna da Hizkuntzen Didaktikan, Psikologian eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Genevako Unibertsitate barruan. Genevako Unibertsitateko taldea (Bronckart, Schneuwly eta Dolz dira irakasle ospetsuenak) sekuentzia didaktikoen asmakuntzan aitzindari izan zen. Dolz irakaslea, Andorrako Hezkuntza Eleanitz sistema berriaren diseinugileetako bat da.

'Euskera' buletinaren zenbaki berria

Bihar bertan, bestalde, eguerdi puntuan, Euskaltzaindiak hedabideen aurrean agertuko dela agindu du, iazko Jagon Jardunaldien berri biltzen duen 'Euskera' agerkariaren zenbaki berria aurkezteko, "Euskara, Kontsumoa eta Hizkuntza eskubideak" gaia ardatz.

Biharko jardunaldiak irekiak eta doakoak dira. Aldez aurretik izena ematea eskatzen da,  Euskaltzaindiaren webgunean dagoen inprimakia betez. Ikus http://www.euskaltzaindia.net/email/jagonjardunaldiak

Lotura interesgarriak

Euskaltzaindiaren webgunea
www.euskaltzaindia.net



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia