euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian bilaketa tresna berria abian ipini du aleen kontsultak errazteko

2007/03/28

<i>Euskara</i> agerkariaren ale bateko portada
Euskara agerkariaren ale bateko portada

PUBLIZITATEA

Euskaltzaindiak berritu egin du bere Euskera agerkariaren edukiak internet bidez eskuratzeko aukera ematen duen kontsultarako trenza. Hemendiak aurrera Euskaltzaindiako arduradunak aldizkariaren edukiak erabiltzaileentzako eskuragarriago egotea espero dute. Euskaltzaindiaren Euskera agerkari ofizialaren lehenengo alea 1919an argitaratu zen eta bertan hainbat egileren idatziak eta txosten akademikoak jasotzen ditu. Erabiltzaileen eskariei erantzuna emanez eta Euskera agerkariak orian arte izandako bereiztasunak kontuan hartuz bilaketa trenza berria garatu dute Euskaltzaindiako arduradunel. Azkue Liburutegiak orain arte katalogatutako 407 agiri kontsultatu eta eskuratu daitezke agerkariaren bilatzailea erabiliz.
Erabiltzaileen eskakizunak eta beharrak zirela medio, Euskaltzaindiak biblioteka-katalogoaren prozedura arrunta egiteko bilaketa tresna berria behar zela konturatu zen. Hilabete luzeen emaitza da tresna hau eta Azku Liburutegiak egindako katalogazioaren eremu garrantzitsuenak ere biltzen ditu. Euskera agerkarirako garatu den tresna, aldizkari elektroniko batentzako bilatzailetik hurbilago dago.

Tresna berri honen funzionamenduan bi bilaketa modu bereizten dira. Alde batetik, modu orokorra dago. Egilearen, izenburuaren edota urtearen bidez egindako bilaketan datza. Eta bestetik, Euskaltzaindiaren egituraren araberako bilaketa espezifiko batzuk ahalbidetzen dituena. Esate baterako, adierazpenak, batzordeak, jardunaldiak, etabar. Orobat, Euskaltzaindia akademiaren batzar dokumentu guztiak atzeman daitezke.

Euskaltzaindiaren webgunean sartuz eta Euskera agerkariarekin bilatzailera iristen direnak aldizkariaren argitarapenaren lehen urtetik gaur arte bertan argitaratuko dokumentu guztiak izango dute eskura. Bilatzailean aurkitzen diren agiri guztiak pdf formatuan eskura daitezke eta bakoitzaren parean dokumentuaren xehetasunak azaltzen dituen txartela dauka. Orain dela urte gutxi katalogaturiko ale batzuk osorik daude PDFan. Ale zaharrenen kasuan, ordea, agerkaria bere osotasunean ez baina, alean beran argitaratu ziren dokumentu ezberdinak bakoitza bere aldetik agertzen dira. Lehengo eta oraingo dokumentu interesgarriak eskaintzen dizkigu Euskera sareko gordailuak.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaindia
www.Euskaltzaindia.net

Euskera agerkariaren 1919ko lehen alea
www.erabili.com

Euskera agerkariaren 2006ko ale berria
www.erabili.com Euskaltzaindia Bartzelonako libururaren II Edizioan parte hartzen du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko azaroaren 22an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia