euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) elkarlanerako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

2010/06/23

Andres Urrutia euskaltzainburua eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea
Andres Urrutia euskaltzainburua eta Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea

PUBLIZITATEA

Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak izenpetu dute bi erakundeen arteko elkarlana indartzeko asmoz egindako hitzarmena. Ikerketen arloari bultzada ematea du xede akordio berriak eta bi erakundeen arteko lankidetzaren bitartez euskarazko argitalpen gehiago lortu eta ikerketa euskaraz sustatzea bilatzen dute. Aldi berean, bi urtean behin Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena saria deitzea ere adostu dute.

Bilbo, Bizkaia. Aste honetan sinatu da Euskaltzaindiaren eta EHUren arteko lankidetza indartzeko itun berria, Euskaltzaindiaren egoitzan. Iñaki Goirizelaiak eta Andres Urrutiak sinatu duten hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlanaren bidez ikerketa arloa indartzeko helburua du eta bost urtetik bost urtera luzatu ahal izango da. Iñaki Goirizelaiaren esanetan "hitzarmenak dioen bezala, gure erakundeen helburuetako batzuk berberak dira, batez ere euskarari dagozkionak eta hori oso inportantea da, EHUk euskararen aldeko jarrera garbi eta sendoa erakutsi baitu hasiera-hasieratik". Urrutiak, bestalde, Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena sarien garrantzia nabarmendu du "Guretzat berebiziko garrantzia dauka, uste baitugu hor ikusten dela Euskaltzaindiak egiten duen lana nola mamitzen den Unibertsitateko ikerkuntza proiektuetan". Erakunde bakoitzeko 3 kide izango dituen Jarraipen Batzorde bat ere sortuko dute hitzarmenean adostua izan dena bete dadin.

Hauek dira lankidetza-hitzarmenak biltzen dituen helburu nagusiak:

Erakunde biek erraztasunak emango dizkiote elkarri beren ikerketa-ondareak erabiltzeko.

Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, Euskaltzaindia aholkulari ofiziala izango da euskara gaietan.

  • Erakunde biek lankidetza-proiektuak burutuko dituzte ikerketaren arloan, bai elkarrekin jorratuko dituzten ikerketa-ildoen bidez, adibidez urtero biltzarrak, jardunaldiak edo mintegiak antolatuz, eta bai bakoitzak bere ikerketa-programazio orokorrean lehentasunezko ikerketa-ildoak markatuz

  • Euskaltzaindiak argitaratzen duen liburu bakoitzaren ale bat emango dio Euskal Herriko Unibertsitateari, eta Unibertsitateak ere ale bat emango dio Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekari euskaraz, euskararen inguruan edo Euskal Herriari buruz liburu bat argitaratzen duen bakoitzean

  • Erakunde biek elkarren esku jarriko dituzte ikerketarako interesgarriak izan daitezkeen lan argitaragabeak, hala nola tesiak edo bestelako ikerlanak.

  • Baterako argitalpen-politika bultzatuko da bi erakundeen artean euskarari buruzko ikerketen emaitzak argitaratzeko

  • UPV/EHUk eta Euskaltzaindiak bi urterik behin euskarazko doktorego-tesien Koldo Mitxelena sarietarako deia egiten jarraituko dute

    •  



      « aurrekoa
      hurrengoa »

      Erlazionatutakoak

      PUBLIZITATEA

      PUBLIZITATEA

      PUBLIZITATEA

      PUBLIZITATEA

      PUBLIZITATEA

      Irakurrienak

      Azken komentarioak

      © 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

      Bera Bera 73
      20009 Donostia / San Sebastián
      Tel: (+34) 943 316170
      Email: info@euskalkultura.eus

      jaurlaritza gipuzkoa bizkaia