euskal diaspora eta kultura
2009/02/03
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Joan den astean Bilbon eta Durangon aurkeztu zen 'PuntuEus' elkartea, '.eus' domeinuaren alde lan egiten ari den elkartea. Elkartearen helburua interneten euskarak eta euskalkulturak leku eta izen propioa izatea da. Lan horretarako bildu dira, elkarte horren baitan, besteak beste, Euskaltzaindia, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Partaide Ikastolak eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
Hauez gain, internet eta komunikazio arlotik, Euskal Irrati Telebista Herri Erakundea, Internetika, Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea eta Euskadiko Informatikako Ingeniarien Elkargo Ofiziala ere ekimeneko partaide dira.
Sinadura biltze kanpainan parte hartu eta sostengua emateko, hemen egin daiteke.
Kataluniarrek 2005. urtean lortu zuten '.cat' domeinuaren izaera ofiziala eta haren bidetik beste hainbat ekimen ere jarri ziren abian, tartean galegoarena (.gal), bretoierarena (.brhz), galesarena (.cym) eta eskoziarrarena (.sco). Ekimen honen inguruko informazio guztia eta sinadura bilketa elkartearen webgunean: www.puntueus.org.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus