Donostia-San Sebastian. Irailaren 1etik hona harpidedun batzuk adierazi digute arazoak izan dituzte buletina egunero jasotzeko. Webguneko edukiak behar bezala ari dira berritzen, baina buletinaren emisioak akatsak izan ditu. Abisua teknikariei pasa eta baieztatu ziguten abuztuan zehar egindako zenbait aldaketa eta migrazio bat medio gerta zitekeela. Pentsatu baino gehiago hartu die, baina badirudi konpondu dutela. Beraz, gure partetik, lehenengo eta behin, barkamena eskatu nahi dugu arazoengatik.
Aldi berean, eskertu nahi dizkiegu gure irakurleei bidalitako mezuak, esan dizkiguten hitzak eta adierazitako konfidantza. Arazoek erabat konponduta beharko lukete, beraz kasuren batean errepikatuko balira, adierazi mesedez lehenbailehen.
Esango dugu, azkenik, gaur buletinera, arazoak eman dituzten albisteetako batzuk bildu ditugula, jakin badakigu-eta gure harpidedunetako batzuk ez dituztela jaso. Barkatu, albiste horietakoren bat aurretik bidali badizugu. Honekin guztiek guztia jasotzea baino ez dugu nahi izan. Mila esker aldez aurretik zure ulermenagatik.