Donostia-San Sebastian. EuskalKultura.eus-en buletinak eten labur bat egingo du aste honetan gaurtik ostirala bitartean, eta aste hondarrean, ekainaren 4an itzuliko da bere eguneroko hitzordura. Tarte honetan lanean segituko dugu eta, buletina plazaratzea kenduta gainetako lanek bere martxa segituko dute etengabe berritzen, presentziarekin sare sozialetan. Albisteen saila ezik, gainerako atal eta sailak kontsultagai egongo dira eta eduki berriak emendatzen.
Hiru eguneko tarte hau barneko lanak egiteko baliatuko dugu. Normalean urte hasieran egiten dugun gauza da, baina aurten ez da orain arte posible izan.
Hobekuntza txiki batzuk eginda eta gauzatzea ezinbestekoa genuen aldaketa batzuk amaituta buektatuko gara.
Barkatu eragozpenak eta mila esker gure irakurle guztiei euren pazientziagatik.