Donostia-San Sebastian. Iragarri genuen joan den igande-astelehenean sare sozialetan, baina gaur baimena jaso dugu heriotz-ohar moduko oroigarri bat argitaratzeko, Ana Maria Isabel Wood, Carlos Oteguiren alarguna, gure lagun eta lankide Sabrina Oteguiren ama hil dela-eta. Osasunez behera egin zuen azkenaldian, baina heriotza dena den erabat esperogabea izan da, tupustean gertatutakoa eta badakigu Sabrina oso une txarra ari dela pasatzen, bere neba-arrebak, bilobak eta familiarekin batera.
Izan daitezen lerro hauek egoera latz horretan lagungarri, eta gure hurbiltasun, adiskidantza eta atxikimendu osoaren aroale. Besarkada handi, bero eta zintzo bat!
-Ana Maria Isabel Wood-en heriotz-oharra, hemen