Donostia-San Sebastián. Baditugu irabazleak EuskalKultura.com-en uztaileko zozketari dagokionez. Sariek hartuko duten bideak Brasil, Argentina, Uruguai eta Espainiara eramango ditu. Gogoratuko dugu hauek zirela sariak:
- "Modern Basque History: Eighteen century to the present" liburua, Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak argitara emana. 517 orrialde
- Burgaintzi taldearen "Dantzaz-ele" CD eta CD-Roma. 2005eko lana da, baina edozein dantza talderen edo euskal dantza musikazaleren fonotekan egotea merezi duena. 21 aire dauzka, Pierre Lamaison donapaleutarra iturri, tartean fandango eta arin-arinak, mutxikoak, sorginak...
- "'Aita deitzen zen gizona (a man called Aita)" liburua (Pamiela, 2016), Joan Errea euskal-amerikarrak euskaraz eta bertsotan idatzia, Euskal Herriaren Zortzigarren Probintziaren lekukotasuna ematen duena, egilearen familiaren berri emanez; Pello Salaburu euskaltzainaren edizioa
- "Mi viaje: De Nuevo León to the New York Island" CDa, New Yorken kokatua den Sonia de los Santos kantari mexikarrarena, barne duela kantariak "Txoriak Txori" euskal kantuaz egin duen bertsioa
- Ikurrinak eta euskal kolore eta diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat
Eta honako irakurleen eskuetara joango dira:
- Graziely Rodrigues de Freitas, Goiania-Goias-koa (Brasil)
- César M. Churruca. Juningoa, Buenos Aires probintzian (Argentina)
- Arantxa Bastarrica. Montevideokoa (Uruguai)
- Ramón Usarbarrena Ruiz de Larramendi. Madrilgoa (Espainia)
- Carlos E. Garanzini Mendiola. Sarmientokoa, Santa Fe probintzian (Argentina)
Munduko hainbat lekutatik etorri zaizkigu partaidetzak. Ohi bezala, Argentinatik gehienak. Honela banatu dira herrialdeka eta hirika: Alemania: Berlin; Kanada, Ontario (Toronto); Irlanda, Sligo (Maugheraboy); Argentina: Buenos Aires Hiria (CABA), Buenos Aires probintzia (Ramos Mejía, Carhué, La Plata, Castelli, Junín, San Fernando, Cañuelas, Matheu-Escobar, Mar del Plata, Arrecifes, Coronel Pringles, Chivilcoy, Chacabuco, Azul, General Rodríguez, Maipú, Banfield, Ayacucho, Bahía Blanca, Saladillo, San Nicolás de los Arroyos eta Pergamino), Neuquén (Neuquén hiria), Entre Ríos (Paraná), Tucumán (San Miguel de Tucumán), Santiago del Estero (Santiago del Estero hiria), El Chaco (Resistencia), La Pampa (Santa Rosa eta General Pico), Río Negro (Bariloche eta Viedma), Córdoba (Córdoba hiria, Corral de Bustos eta Villa María), Misiones (Posadas eta Corpus Christi), San Juan (Rawson), Mendoza (Mendoza), Santa Fe (Santa Fe hiria, Sarmiento, Esperanza eta Rosario), eta Chubut (Puerto Madryn eta Comodoro Rivadavia); Venezuela, Caracas eta Carabobo (Valencia); Kolonbia, Cundinamarca (Chia); El Salvador (San Salvador); Estatu Batuak, Ohio (Bexley), Kalifornia (Merced, Bakersfield), Illinois (Urbana), Florida (Miami); Idaho (Boise), Washington DC; eta Virginia (Burke); Katalunia, Barcelona eta Barberá del Vallés; Espainia, Valladolid, Madril eta Alcobendas; Brasil, Sao Paulo (Sao Paulo) eta Goiania-Goias (Jardim Europa); Australia, NSW (Sydney eta Bathurst), Uruguai, Montevideo, Balneario Santa Ana eta San José de Mayo; Txile, Providencia, Las Condes eta Valparaíso; eta Euskal Herria. Zornotza, Elgoibar, Trintxerpe, Pasaia, Lekeitio, Leioa, Donostia, Arbizu, Bilbo, Hendaia, Iruñea eta Sarriguren-Egues.
Abuztuan, ohi bezala, lanean ibiliko gara baina ez dugu buletinik bidaliko.
Zorionak irabazleei eta hurrengo zozketa, egun gutxi barru iragarriko dugu.