Donostia-San Sebastian. Bi domeinuak gureak izaten segituko dute, baina transizio baten ondoren .eus izango da gure ekimenaren interneteko egoitza eta domeinu nagusia, .com-era sartzen direnak bertara bideraturik. Transizioak apur bat gehiago hartuko du gure posta helbideekin, oraingoz .com-ekoek segituko baitute. Abisatuko dugu noiz gertatzen den posta helbideen migrazioa. Datozen egun eta asteetan jakinaren gainean izango zaituztegu.
.eus-erako aldaketa logikoa zen, gure bezalako ekimen bat .eus domeinua sortzea eragin zuten ekimenen egoera eta baldintzetan zinez sartzen baita, euskara gure lan-tresna nagusia denez eta gure gai eta edukiak euskal gai eta kultur edukiak direnez. Barkatu migrazioak sor litzakeen eragozpenak.