Zozketa berria abiarazi zuen EuskalKultura.com-ek joan den astean. Zozketagai, liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore", zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez.
Donostia-San Sebastian. Zozketa berria ipini zuen abian joan den astean EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:
- "Modern Basque History", Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS, Center for Basque Studies-ek argitara emana
- "b_aldeak" CD maxisinglea, Kalakan hirukotearena, a capela-ko kantuekin
- "Arbailan", Xiberoko ahots esanguratsuenen sormen lan eder dagoeneko klasikoa
- "Euskal kolore", zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO
Aski da apirilaren 8ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita. Irabazleak apirilaren 11ean adieraziko dira buletinean.
Testuan honako informazioa baitaratuz:
-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4
OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu
Zorte On!