Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria. Oraingoan sariak, honakoak: bi liburu: "Modern Basque History: Eighteen century to the present", Cameron Watson egile (Renoko Unibertsitatea) eta "Aita deitzen zen gizona", Joan Errea egile eta Pello Salaburu prestatzaile (Pamiela); bi CD, Burgaintziren "Dantzaz-eke" (Agorrila) eta Sonia de los Santos-en "Mi viaje: de Nuevo León to the NY Island"; eta ikurrinak eta euskal diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat.
Donostia-San Sebastian .Zozketa berria ipini du gaur bertan abian EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren bost sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:
- "Modern Basque History: Eighteen century to the present" liburua, Cameron Watson egile, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak argitara emana. 517 orrialde
- Burgaintzi taldearen "Dantzaz-ele" CD eta CD-Roma. 2005eko lana da, baina edozein dantza talderen edo euskal dantza musikazaleren fonotekan egotea merezi duena. 21 aire dauzka, Pierre Lamaison donapaleutarra iturri, tartean fandango eta arin-arinak, mutxikoak, sorginak...
- "'Aita deitzen zen gizona (a man called Aita)" liburua (Pamiela, 2016), Joan Errea euskal-amerikarrak euskaraz eta bertsotan idatzia, Euskal Herriaren Zortzigarren Probintziaren lekukotasuna ematen duena, egilearen familiaren berri emanez; Pello Salaburu euskaltzainaren edizioa
- "Mi viaje: De Nuevo León to the New York Island" CDa, New Yorken kokatua den Sonia de los Santos kantari mexikarrarena, barne duela kantariak "Txoriak Txori" euskal kantuaz egiten duen bertsioa
- Ikurrinak eta euskal kolore eta diseinuak dauzkaten eranskailu edo itsasgarri sorta bat
ZOZKETAN PARTE HARTZEKO
Aski da uztailaren 28ko (osteguna) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.
Testuan honako informazioa baitaratuz:
-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4 edo 5
OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu
Zorte On!