euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en zozketa berria: 'Aita deitzen zen gizona' liburua, Boga-boga, Korrontzi eta eranskailuak

2016/05/12

Sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta
Sariak: 'Aita deitzen zen gizona' liburua; 'Boga boga' CD eta liburua; 'Korrontzi Getxo' CDa eta euskal eranskailu sorta

PUBLIZITATEA

Abian da EuskalKultura.com-en zozketa berria. Oraingoan sariak, honakoak: Joan Errearen  'Aita deitzen zen gizona' liburu ederra, labetik atera berria; 'Boga boga' CD eta liburuska, 22 'betiko' euskal marinel kanturekin bakoitza bere doinu, hitzak eta audioarekin; Korrontzi talde getxoztarraren Korrontzi CD bikoitza, euskal aire eta musika alai eta jostagarria bere onenean; eta laugarren saria, euskal eranskailu sorta bat, ikurriña eta euskal koloreekin, autoan edo nonahi ipintzeko. Ez zazu gerorako utzi eta parte hartu gaur bertan.

Donostia-San Sebastian .Zozketa berria ipini du gaur bertan abian EuskalKultura.com-ek. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, titulu edo gai gisa 'Zozketarako' ipiniz eta testuan idatziz parte hartzailearen izen-deiturak, posta arruntaren helbidea (saria egokitzekotan bertara igortzeko) eta kontaktu telefono bat, eta adieraziz baita ere zozketatzen diren lau sarietatik zein hobesten den. Sariak (bat hautatu behar da) honakoak dira:

  1. 'Aita deitzen gizona' (a man called Aita) liburua, Joan Erreak euskal-amerikarrak idatzia, Estatu Batuetako euskal diasporaren, bertako euskal familia baten historia kontatzen digu, euskaraz eta bertsotan. Pello Salabururen hitzaurrearekin
  2. 'Boga boga' CD eta liburuska. Euskal marinel tradizioko 22 kantu, oso ezagunak, bakoitza bere musika, hitzak eta audioarekin. 22 kantu horietaz gain, liburuak oro har 83 euskal kantu tradizionalen hitzak eskaintzen ditu, lehena Agur Jaunak eta azkena Uso txuria
  3. Korrontzi folk talde getxoztarraren 'Korrontzi Getxo' CD bikoitza, Hau ere lan ederra, aberatsa, koloretsu eta bizia, taldearen zenbait lagun ere partaide dituena, tartean Faltriqueira, Maya anaiak, Obrint Pas edo Mikel Urgangarin bera
  4. Euskal eranskailu edo itsagarri sorta bat, autoan, berinetan, liburuetan edo beste nonahi ipintzeko, ikurrinarekin eta euskal diseinuekin

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO

Aski da ekainaren 3ko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita. Irabazleak ekainaren 6ean (astelehena) adieraziko dira buletinean.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren lau sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3 edo 4

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia