euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en otsaileko sariak Euskal Herrira (liburua) eta Argentinara (diskoak) doaz

2016/02/29

Otsailean zozketatutako lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)
Otsailean zozketatutako lau sariak: 'Becoming Basque' liburua eta Maral, Kalakan eta Xiberoko Dantza Jauziak CDak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-en otsaileko zozketak badauzka irabazleak. Liburua Euskal Herrian geratuko da eta diskoek, berriz, Argentinarako bidea hartuko dute datozen egunetan. Orotara 188 pertsona izan ditu partaide zozketak, dozenatik gora herrialdetatik. Ohi bezala, Argentina izan da, alde handiz, partaide gehien bldu dituen herrialdea. 

Donostia-San Sebastian. Lau sariak eskuratuko dituzten irabazleak honakoak dira:

  1. "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore, Boiseko euskal ondareaz. Irabazlea: Leire Avellanal Zaballa (Bilbo, Euskal Herria)
  2. Maral talde euskal-argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa" CDa, 16 euskal kanta ezagunekin. Irabazlea: Patricia Acevedo Galdos (Banfield, Bueos Aires Probintzia, Argentina)
  3. Kalakan taldearen "b_aldeak" CD berria, ahots hutsezko kantuekin. Irabazlea: Elisabet Etchegaray (Azul, Buenos Aires Probintzia, Argentina)
  4. CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edo EHko edozein euskal dantza talderentzat. Irabazlea: Mireya Raquel Alcain (Paraná, Entre Rios Probintzia, Argentina)

​EuskalKultura.com irabazleekin harremanetan jarriko da eta datozen egunetan jasoko dute oparia eurak emandako helbidean. Mila esker parte hartutako guztiei. EuskalKultura.com berehala hasiko da zozketa berri bat prestatzen, aukera berriak ekarriz.

​Guztira 188 izan dira zozketan parte hartu duten irakurleak, honako lekuetakoak: EUSKAL HERRIA (Donostia, Bilbo, Hendaia, Ormaiztegi, Azkaine, Orio, Trintxerpe, Gasteiz, Pasai Donibane, Bakio, Pasai San Pedro, Gernika-Lumo, Getxo, Iruñea, Munitibar); URUGUAI (Montevideo, San Jose de Mayo, Solymar Norte (Canelones) eta Atlantida); BELGIKA (Drongen); ESTATU BATUAK (Rye, NY; Reno, NV; Ely, NV; Boise, ID; Point Roberts, WA; Caldwell, ID; Washington DC; San Frantzisko, CA); KANADA (Williams Lake, BC; Outremont, QC; Vancouver, BC); KATALUNIA (Sant Andreu de Llavaneres, Granollers eta Bartzelona); ESKOZIA (Edinburgo), GALIZIA (Artes-Carballo); AUSTRALIA (Bathurst, NSW), BRASIL (Sao Paulo), ESPAINIA (Alcobendas, Valladolid, Madrid, Alcala de Henares), TXILE (Santiago, Valparaiso), VENEZUELA (Caracas eta Valencia); eta ARGENTINA (Buenos Aires Probintziako Los Toldos, General Rodriguez, Banfield, La Plata, San Nicolas, Jose Maria Ezeiza, Rosario, Arrecifes, Las Flores, Ayacucho, Bahia Blanca, Ituzaingó, Magdalena, Tandil, Azul, Ciudad Madero, San Fernando, Cañuelas; Misiones Probintziako Posadas; Río Negro Probintziako Cipolleti, Viedma eta Bariloche; Buenos Airesko Hiri Autonomoa (CABA); Neuquen Probintziako San Martin de los Andes eta Neuquen; Entre Rios Probintziako Parana eta Concordia; Santa Fe Probintziako Sarmiento, Chanar Ladeado eta Roldan; Tucuman Probintziako San Miguel de Tucuman; Chubut Probintziako Puerto Madryn; eta La Pampa Probintziako Santa Rosa eta Macachin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia