Azkenean, zazpi izan dira zozketatu ditugun sariak, Arantzazuko egutegiaren bi ale banatuko baitugu. Sariak Nafarroara (1), Argentinara (4), Estatu Batuak (1) eta Uruguaira (1) doaz. Hamahiru herrialdetatik idatzi duen jendea izan dugu partaide eta parte hartzaileak, berriz, pixkat jaitsi dira, 201. Albistearen testuan xehetasun gehiago. Zorionak irabazle suertatu diren guztiei eta, gainerakoei, lasai egon otsailean deituko baitugu zozketa berria, hau ere sari erakargarriekin.
Donostia-San Sebastian. Sei ziren 2016ko azken zozketa honetan banatzen genituen sariak. Azkenean zazpin izan dira, Arantzazuko 'tako' egutegiaren bi alde zozketatu baititugu. Hona oparien berri zehatzago:
- NABO egutegia 2017: NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioak argitaratzen du eta Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeetan zein nonahiko euskaldunen etxeetan ezinbesteko tresna eta baliabidea
- Arantzazuko egutegia 2017: Klasiko bat, paretan eskegitzekoa hau ere, baina 'takoa', orri bat egun bakoitzeko, egunez egun hainbat jakingarri eta datu interesgarri eskuratzeko, garai teknologiko hauei "betiko molde xaharren" ikutu eta ekarria eman nahi dienarentzat
- "Manex Pagola, bere kantagintza eta adibide" liburu-CDa (Elkar argitaletxea), Nork ez ditu Manex Pagolaren kantuak kantatu? "Urtxintxak oihanean" kantatu duzu eta ez zenekien kantua Manex Pagolak eginiko dozenaka kantuetako bat dela? Hona biak, testua kantuen azalgarri eta kantuak berak biltzen dituen liburu-CD aberatsa. EuskalKultura.com-en irakurleentzat propio Manex Pagolak berak eskuz dedikatu eta sinatua
- "Euskera para castellanohablantes" liburua (Erein argitaletxea). Zeuk irakurri edota lagun erdaldunei utzi nahi izango diezun liburua, "euskara eta gaztelania (egia esateko edozein bi hizkuntza) hain desberdinak ez direla frogatzen duena", zientifikoki, rigorez baina modu irakurterraz eta erakargarrian. Ikus artikulua hemen
- "Herri Miña: Cantos de Lejanía y Retorno" CDa (AusArts records- Klasikart). Euskal Herrira herriminez begiratzen duen Diasporaren hainbat kantu klasiko biltzen ditu: Agur Jaunak, Errimiña, ¡Ay Tierra Vasca!, Ara non diran, Urrundik... (17 kantu orotara, hainbat abesbatzek kantatuak)
- "Bidarte" CDa, Patxi eta Konpania-ena (Agorrila). Argentinatik bira egin ondoren sartu berriak diren dantza-maisu eta musikariak zeure etxe partikularrea edo euskal etxean zeuretzat lanean jartzeko, dantzen pausoak ikasi, praktikatu eta gozatzeko (14 pieza: Bidartarrak, Hegi, Tafallako jota, Larraburu, Lantzeko zortzikoa, Axuri Beltza, Azkaindarrak, Agure Zaharra, Mutxikoak, Sorgin dantza...)
IRABAZLEAK, hauek izan dira:
- Blanca Noemí Ramos Aparicio, Nafarroako Iruñetik idatzi du (NABO egutegia)
- Maitena Etchepare, Argentinako Chascomús-etik; eta AEBetako Kutz Arrieta, Washington DCtik (Arantzazuko Egutegia 2017, ale bana)
- Maialen Alava Aranguren, Buenos Aires hirikoa, Argentinan (Manex Pagola, bere kantagintza eta adibide:)
- Danilo Maytia, Montevideotik (Uruguai) idatzi du ("Euskera para castellanohablantes" liburua)
- José Antonio Echeverria Astorgano, Argentinako Muñiz-koa, Buenos Aires probintzian ("Herri Miña: Cantos de Lejanía y Retorno" CDa)
- Aletxu Lamayer, Cordoba probintziako Cordoba hirikoa, Argentinan ("Bidarte" CDa)
Munduko hainbat lekutatik bildu ditu zozketak partaideak. Honela banatu dira herrialdeka eta hirika: Venezuela (Caracas); Estatu Batuak: New York (New York), Idaho (Boise), Washington DC, Kalifornia (San Francisco, Burbank), Nevada (Elko), Florida (Miami), Illinois (Urbana); Argentina: Buenos Aires Hiria (CABA), Buenos Aires probintzia (San Pedro, Azul, Chacabuco, General Rodriguez, Bahia Blanca, Saladillo, La Plata, Olavarria, Chivilcoy, Cañuelas, Banfield, Arrecifes, Ayacucho, Tandil, Magdalena, Mar del Plata, Pilar, Muñiz, Chascomús, Necochea, Berisso, Ituzaingó, Victoria, Coronel Pringles, Las Flores, Pergamino, Maipú, Del Viso, San Nicolás), Río Negro (Viedma), La Pampa (Macachín), Santa Fe (Rosario, Esperanza), Chubut (El Hoyo, Puerto Madryn, Comodoro Rivadavia), Entre Ríos (Concordia, Paraná), Neuquén (Neuquén), Córdoba (Córdoba), San Juan (Villa Rawson), Mendoza (Mendoza, Godoy Cruz), Misiones (Posadas, Corpus Christi), Tucumán (San Miguel de Tucumán); Katalunia (Bartzelona, Barberá del Vallés); Espainia (Valladolid, Madril, Alcobendas, Los Montesinos, Zaragoza); Brasil (Sao Paulo); Uruguai (Montevideo, San José de Mayo, Salto, Paysandú); Euskal Herria (Donostia, Bilbo, Errenteria, Orio, Iruñea, Baiona, Irun, Eguesibar); Txile (Providencia, Santiago, Valparaiso); Kanada (Edmonton, Alberta); Kolonbia (Barranquilla); eta Israel (Jerusalem).
Zorionak irabazleei, eta gainerakoak ez daitezela arrenguratu, otsailean luzatuko baitugu zozketa berri baterako gonbitea.