euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-eko Argentinako korrespontsal Sabrina Otegik eta Marcela Indak irabazi dute La Platako EEak antolatutako Antzerki lehiaketa

2014/10/24

'Nire Etxea' ANtzerki Lehiaketaren “A(nt)ZE(z)LANA” lan irabazlearen afixa
'Nire Etxea' ANtzerki Lehiaketaren “A(nt)ZE(z)LANA” lan irabazlearen afixa

PUBLIZITATEA

Euskal etxearen 70. urteurrenaren baitan eta 2014ko Euskal Astearen programa barruan ‘Nire Etxea’ izenburuko Antzerki Lehiaketa antolatu du La Platako Euzko Etxea euskal etxeak. “A(nt)ZE(z)LANA!” lan irabazleak euskal etxeetan gaur egun elkarbizitzen diren euskaltasun kontzeptu ezberdinak mahaigaineratzen ditu, umore kutsu batekin. Lana azaroaren 6an aurkeztuko da, antzerki irakurria modalitatean, La Platako “Islas Malvinas” Kulturguneko Auditoriumean.

La Plata, Argentina. Euskal gaiei buruzko testu literarioen sorrera bultzatzeko asmoz, ‘Nire Etxea’ Antzerki Lehiaketan parte hartzera deitu zuen La Platako Euzko Etxeak joan den uztailean. Lanak bidaltzeko epea bukaturik, La Platako antzerkigintzako erreferenteak diren Diana Amiamak, Roxana Aramburuk eta Ana Maria Harambourek osatutako epaimahaiak Marcela Indak eta Sabrina Otegik Bi Lumak izengoitiarekin aurkeztutako “A(nt)ZE(z)LANA!” obrari eman zioten lehenengo saria.

Testua hitz joko batekin hasten da eta, egileen esanetan, “aitzakia bihurtu da euskal etxeetan dagoen aniztasunaz eta aniztasun horrek dakartzan aberastasunaz eta arazoez hitz egiteko”.

Indaren esanetan, “antzezlanak euskal etxeen egunerokotasuna islatzen du; bertako ‘pertsonaiak’, euren kezkak, zailtasunak… Gure asmoa izan da horri buruzko gure ikuspuntua ematea, geure buruari barre eginez, eta umorearen bidez euskalduna zer den  galdetuz”, jakinarazi dio EuskalKultura.com-i Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiko ikasle izandako eta gaur egun irakaslea den Marcela Indak.

“Euskaltasunaz aparte, euskararen egoera eta euskararen egoera euskal etxeetan ere hartu dugu abiapuntu “A(nt)ZE(z)LANA”-n, gaia berezik interesatzen zaigulako. Arrazoi askok bultatzen dute jendea euskara ikastera eta hori ere izan behar dugu klaseetan”, azpimarratu du irakasle eta EuskalKultura.com-eko Argentinako korrespontsal ere baden Sabrina Otegik.

“Eta onena izan da ondo baino hobeto pasatu dugula idazten, pertsonaiak eta haien arteko harremanak imajinatzen. Beraz, orain espero duguna de jendeak ere ondo pasa dezan… ziur gaude identifikatuta sentituko direla une batean baino gehiagotan”, adierazi dute ‘Nire Etxea’ Lehiaketaren irabazleek. “A(nt)ZE(z)LANA!” azaroaren 6an taularatuko dute Estefania Bonafine, Patricia Crescenz, Erica Ledo eta Marcelo Perona aktoreek dute, Mario Lombard-en zuzendaritzapean. Antzezpena La Platako “Islas Malvinas” Kulturguneko Auditoriumean izango da, iluntzeko 7etan, egileak lagun.



Komentarioak

  • Bego

    Mila esker, Bego!

    sabrina (Buenos Aires), 2014/10/23 18:30

  • Sabrina

    Zorionak Sao! Benetan merezitako saria! Muxu handi bat Donostiko txoko honetatik Buenos Aireseraino.

    Bego, 2014/10/23 11:24

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia