euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com: buletina irailaren 1ean itzuliko da, bitartean abian da zozketa berria

2016/08/26

Zozketagai dira irudiko liburua, bi CDak, DVDa eta bisita gidatu bat Donostiara
Zozketagai dira irudiko liburua, bi CDak, DVDa eta bisita gidatu bat Donostiara

PUBLIZITATEA

Gutxi geratzen da abuztua amaitzeko eta, askorentzat Euskal Herrian, opor garaiari agur esan eta irailarekin bat ikasturte edo lanurte berriari ekiteko. Urtero bezala, EuskalKultura.com-en abuztuan ez dugu buletina emititu eta epe hau baliatzen ari gara barne lanak egin eta ikasturte berriari begirakoak prestatzeko. Astebeteko oporrak ere hartu ahal izan ditugu, geuk ere iraila arnas berriez hasteko. Datorren astean itzuli bitartean, zozketa berri bat ere antolatu dugu. Hona arauak:

Donostia-San Sebastián. Beste urtebete gehitu diogu EuskalKultura.com-en ibilbideari --15 dira dagoeneko-- eta amaitzen ari den abuztu hau buletinean etenalditxo bat egin eta barne prestaketa lanak egiteko baliatzen ari gara. Astebeteko oporrak ere hartu ditugu, geuk ere sasoi berria indarrak berriturik abiatu ahal izateko. Irailean adieraziko ditugu sail batzuetan egin ditugun aurrerapen eta berrikuntzak. Gogoan hartu irailaren 1ean, datorren ostegunean, berrekingo diogula buletinaren eguneroko martxari.

Eta abian da bitartean EuskalKultura.com-en zozketa berria, honako sariak izango dituena:

  1. Bisita gidatu bat Donostiara, EuskalKultura.com-ek emanik, barne duela bisita Donostiako Alde Zaharrera eta pintxo dastaketa bira bat bi pertsonarentzat. Urtebeteko epean egiteko. Barnean dauka baita ere Euskal Herrira etorri aurreko aholku zerbitzu bat Diasporako jendeentzat
  2. "Txikia izanik" CDa, 18 euskal haur-kantuz, tartean "Txiki, txiki, txikia", "Pintto, Pintto", "John Brown", "Lua, lua" edo "Arantxan, txan", baita ere, esaterako, "Txalopin txalo", "Binbili bonbolo" eta "Sorgina pirulina"
  3. "Gatz eta berakatz" CDa,  Boiseko (AEB) Amuma Says No taldearena, barne dituela "Lau teilatu", "Besamotxa", "Ilargia", "Ikusi mendizaleak", "Agur jaunak" edo "Maite zaitut" bezalako kantu ezagun arrakastatsuak
  4. "Leku hutsak, hitz beteak" DVDa, Bernardo Atxagaren eskutik, Joxeanjel Arbelaitz-ek zuzendutako dokumentala, gidoia Bernardo Atxaga berarena, euskarazko jatorriko bertsioan azpitituluak ingelesez
  5. "Somos Vasco-Argentinos" liburua, egileak Magdalena Mignaburu eta Josu Legarreta, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumako 29 zenbakiduna (Agitalpen Zerbitzu Nagusia, 2016, 467 orrialde)

ZOZKETAN PARTE HARTZEKO JARRAIPIDEAK

Aski da irailaren 30eko (ostirala) 24:00ak baino lehen (europar kontinenteko orduan) emaila helaraztea info@euskalkultura.com helbidera, izenburu edo gai gisa "Zozketarako" ipinita.

Testuan honako informazioa baitaratuz:

-Parte hartzailearen izen-deiturak
-Posta helbide arrunta (kalea, herria, herrialdea)
-Kontaktatzeko telefonoa (dagozkion aurrezenbakiekin)
-Zozketatzen diren bost sarietako zein lortu nahi duzun: 1, 2, 3, 4 edo 5

OHARRA: posta helbide bakoitzetik partaidetza bakarra onatuko da, eta pertsona bakoitzak behin baino ezin izango du parte hartu

Zorte On!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia