euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en 2014/01 zozketa: 207 partaide, sariak EHan, Argentinan eta AEBetan geratu dira

2014/02/03

Zozketatutako sarietako batzuk (EuskalKultura.com)
Zozketatutako sarietako batzuk (EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Hamahiru herrialdetako 207 pertsonak hartu dute parte 2014ko urtarril honetan EuskalKultura.com-ek antolatutako euskal produktu zozketan. Kasu honetan sariak Joanes komikia, Kaliforniakoak liburua, Cocina Vasca liburua eta Korrontzi 2:1 diskoa ziren. Datozen lerroetan ematen ditugu xehetasunak, baina aurrera dezagun lau sariok Euskal Herriara, Argentinara eta Estatu Batuetara abiatuko direla.

Donostia-San Sebastián. Zozketan, oro har, 207 pertsonak eman dute izena, 13 herrialdetatik: Euskal Herriaz gain, Argentina, Estatu Batuak, Peru, Espainia, Kolonbia, Frantzia, Brasil, Katalunia, Txile eta Mexiko, Uruguai eta Italiatik.

Horietarik, hamaikak (11) huts egin dute, emailean daturen bat falta zitzaielako, zein sariren zozketan parte hartu nahi zuten adierazi ez dutelako edo epez kanpo bidali dutelako emaila. Sariaren arabera (hautatu beharra zegoen, ezin zen bat baino gehiagotan parte hartu), Joanesen zozketak 18 partaide izan ditu; Kaliforniakoak liburuak, 24; Sukaldaritza liburuak, 74; eta Korrontzi CDak, 80.

HONA SARITUAK:

-Joanes Komikia: Pablo Pavesa, Chacabuco, Buenos Aires, Argentina
-Kaliforniakoak: Marisa Arruabarrena, Orio, Gipuzkoa, Euskal Herria
-Sukaldaritza: Carlos Galarza, San Ignacio, Misiones, Argentina
-Korrontzi: Roberto Guerenabarrena, Portsmouth, RI, Estatu Batuak

Orotara leku hauetatik jaso ditugu partaidetzak:

ARGENTINA. Buenos Aires hiria, Buenos Aires probintzia (Bahia Blanca, Chacabuco, Saladillo, Necochea, Arrecifes, Luján, General Rodríguez, La Plata, Suipacha, Villa Adelina, Ayacucho, San Miguel, Chivilcoy, Mar del Plata, Carmen de Patagones, San Fernando, José María Ezeiza, Coronel Villegas, Coronel Pringles, Pehuajó, Ituzaingó), Santa Fe (Santa Fe, Rosario), Entre Rios (Concordia, Paraná, Concepción del Uruguay), Rio Negro (Viedma, San Carlos de Bariloche), Tucumán (San Miguel de Tucumán), Chubut (Puerto Madryn), Misiones (San Ignacio, Corpus Christi), Mendoza (Mendoza), La Pampa (Santa Rosa), Neuquén (Plottier) eta Córdoba (Córdoba, Río Cuarto)

EUSKAL HERRIA. Bilbao, Vitoria-Gasteiz, Zamudio, Gernika-Lumo, Orio, Donostia, Azkaine, Leioa, Zarautz, Andoain, Burlata, Barakaldo, Segura, Iruñea, Hendaia, Donibane Garazi, Elizondo, Lesaka, Errenteria, Lazkao

ESTATU BATUAK. Utah (Salt Lake City, Holladay), Florida (Miami), Kalifornia (Reseda, Fort Bragg, San Francisco, Burbank, Redwood City, Chino Hills, Ontario, Bakersfield, Santa Rosa, Yuba City, San Diego), Ohio (Bexley), Rhode Island (Portsmouth), Idaho (Boise, Mountain Home), Nevada (Reno, Sparks), New York (New York), Oregon (Portland)

PERU. Lima

ESPAINIA. Alcorcón, Alicante, Murtzia, Madril, Valladolid

KOLONBIA. Chia-Cundinamarca, Medellín

FRANTZIA. Paris

BRASIL. Sao Paulo, Recife, Foz de Iguazú-Paraná

KATALUNIA. Bartzelona

TXILE. Ñuñoa, Las Condes, Santiago, Viña del Mar

MEXIKO. Mexiko Hiria, Monterrey

URUGUAI. Montevideo, Salto

ITALIA. Erroma, Reggio-Calabria

Irabazle gertatu ez zarenetak, adi egon, hurrengo zozketa, sari politekin, berehala iragarriko baitugu.

Gogoan hartu honako honetan zozketatzen genituen sariak hauek zirela:

1.- "Joanes , Priest of Pirates" komikia. Guillermo Zubiaga marrazkilaria egile, "Joanes or the Basque Whaler" (Joanes euskal baleazalea) saileko hirugarrena, ingelesez, Estatu Batuetan argitara emana, New Yorken bizi den artista euskaldun honen eskutik

2.- "Kaliforniakoak (1533-1848)" liburua. Asun Garikanorena, 495 orrialdetan Kaliforniara heldu ziren hainbat euskaldunen berri dokumentatu ematen duena euskaraz, lehenengo europarrak bertara itsasoz iritsi zirenetik Alta California delako lurralde mexikarra estatubatuarren eskuetara pasatu zen arte.

3.- "Cocina vasca campesina" liburua (liburua gaztelaniaz bada ere, azpi-izenburua badu euskaraz: Euskal Baserri Sukaldaritza). Marita Echave idazle eta sukaldaritzazale euskal-argentinarra egile. 180 orrialdetan euskaldunek Argentinara eramandako sukaldaritzari dagozkion hainbat errezeta biltzen ditu, pasadisoz eta azalpenez hornituta. Cordoba probintzia argentinarrean argitara emana

4.- "Korrontzi, tradition 2.1" CDa. Mungiako Korrontzi euskal folk taldeak plazaratutako azkeneko lana, trikitia oinarri munduko beste hainbat aire, tresna eta tradizioren eraginak ere taldearen musikara bildurik, musika alai, fresko eta dantzagarria eskainiz



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia