euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Zorionak eta Agiantzarik Onenak opa dizkizue

2012/12/25

PUBLIZITATEA

Iritsi gara hamabigarrenez EuskalKultura.com egiten dugunetik Eguberrira, urtero garai aproposa eta aukera egokia urtean zehar lagun, lankide eta konplize zaituztegunok modu berezian agurtu eta gure esker ona adieraziz besarkada handi bat emateko, elkarrekin beste urte bat bete dugula ospatzeko eta lokarri dugun euskara eta euskal kulturarekin aurrera segitu izanaz loriatzeko. Familia handi txiki bat gara eta elkarren berri dakigun bitartean batuago gaude, haziz goaz eta azkarrago eta indartsuago gara. Zorionak eta Agiantza Onenak, irakurle!

Donostia-San Sebastian. Eta urtero bezala, azkeneko egunetan gure erredakziora iritsi diren zorion-agur eta mezuak aipatuko ditugu jarraian, Argentinatik hasita, jasotako lehenengoa Buenos Aires probintzia barnealdetik baitator, Ayacuchoko Fermina Mariezcurrena eta familiak bidalia. "Amets bat betetzen denean, iratxo txikitxo baten irria dakar: helduden urtean, zure iratxoek irri iraunkorra izan dezatela" dio, bi iratxoren irudiekin. Mar Chiquitatik, bertako Izatez Harro (sic) Euskal Etxetik, Eguberria bihotzeko sentimendu onenak bilatu eta maite direnei bidaltzeko sasoin ona" dela dioskute, Zorionak eta Urte Berri On desiatzeko ondoren, euskal eta argentinar banderak eta Olentzeroren marrazkia lagun.

Argentina hegoaldean segitzen dugu, Patagoniako Puerto Madryndik Etorritakoengatik euskal etxe gazteko Nicolas Fagoaga lehendakariak idazten digu Eguberri zoriontsu eta proiektuz beterik urte opatzeko, ongi pasatuz familia eta lagunekin. Portugaletetik edo Gasteiztik Oscar Alvarez Gila Diasporan espezializatutako historialariarena da zorion agurra, nahiz eta egon, munduko edozein lekutan egon daitekeen euskaldunen edo oro har emigranteen peskiza eta ikerketan. Errenteriatik, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko lagunek mezu pintzatua igortzen dute, euskaraz eta gaztelaniaz, baina baita frantsesez eta ingelesez ere. Donostiatik, Zorionak gure lagun giztioi dioskute elebitara Editorial Nereakoek.

Eta Patagoniara itzuliz, Fundacion Patagonia Naturaletik Facundi Gerlik atseginez agurtzen gaitu festa hauetan. Pixkar iparralderago baina Argentinarik atera barik, Cesar Arrondok, Laprida edo La Platatik, pentsatzen dugu, zoriona eta urte berri ona desiatu ondoren, "gogoeta garai honetan, pentsaketa eskatzen du instaño batez "askatasunik gabe edota etxetik urrun daudenentzat"...

Askoz ere mezu gehiago jaso ditugu eta segitzen dugu jasotzen. Horien berri emateko, gaur eta bihar segituko dugu idazten artikulu hau...



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia