euskal diaspora eta kultura
2013/08/05
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Gaurtik aurrera posible da email soil bat bidaltzearekin NABOren 2014ko egutegiaren ale bat eskuratzea, etxean eta doan, EuskalKultura.com-ek eskegiteko diren egutegi horien bost ale zozketatuko baititu bere irakurle eta lagunen artean. NABO 1973an Nevadako Renon sortutako erakundea da, gaur egun Estatu Batuetako eta Kanadako 41 euskal etxe eta elkarte batzen dituen konfederazio edo koordikunde iparramerikarra (Mexikok sartzeko aukera du, baina orain artean ez du eskubide hori gauzatu).
Egutegiak hamabi argazki handi eta dotore biltzen ditu, bana hilabete bakoitzeko, bertan Euskal Herriko eta AEBetako Diasporako beste hainbeste irudi bildurik. Ingelesarekin batera, euskara dauka hizkuntza nagusi eta bi hizkuntza horietan agertzen dira esaterako, hizki handitan, hilabete bakoitzaren izena, nahiz eta aste-egunen izenak, adibidez, lau hizkuntzez, frantsesez eta gaztelaniaz baita ere, ere ezarriak datozen.
Aurtengoan, euskal idazle eta liburuak izan da egutegiak urteko gai moduan hartu duena. Honela, hilabetero, ingelesez euskaldunez, euskal gai batez edo euskal idazle batek euskaraz idatzi eta ingeleseratutako liburu bat biltzen da, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS edo Euskal Ikasketa Zentruko Argitalpen Zerbitzuak argitara emana.
Hau da hilabetez-hilabete eskaintzen den idazle eta liburuen selekzioa:
-Guillermo Zubiaga (NYen bizi den euskal komikilari honen trilogia, euskal bale ehizaren inguruan: ('The Flying whaleboat', 'Whale Island' y 'Joanes or the Basque Whaler')
-Beñat Etxepare (eta aurkezpenik behar ez duen bere 'Linguae Vasconum Primitiae', euskaraz argitaraturako lehenengo liburua, 1545ean)
-Mikel Morris (eta euskaldunduta aspaldi Zarautzen bizi den egile amerikar honen 'English-Basque' / 'Basque-English' hiztegiak)
-Mary Jean Etcheverry-Morton (eta Nevadan jaiotako jatorri baxenabartarreko emakume honen 'Oui, oui, oui of the Pyrenees', haurrentzako liburua)
-Warren Lerude (eta argazkilari saritu honek idatzitako 'Robert Laxalt', lagun ona zuen egile euskal-amerikarrik ezagunenaz)
-David Romtvedt eta Dollie Iberlin (biek idatzitako 'Buffalotarrak' liburuarekin; Buffalo, Wyoming-eko euskaldunen historia, bertan bizi diren bi egile hauek idatzitakoa, aurretik han argitara emana eta orain Renok berrargitaratua)
-Mark Kurlansky (eta 'The Girl Who Swam to Euskadi', estatubatuar kazetari honek argitaratu duen haur liburu bakarra)
-Philippe Veyrin (eta 'The Basques of Lapurdi, Zuberoa and Lower Navarre, Their History and Their Traditions', klasiko bat)
-Mari Jose Olaziregi (euskal literaturaren historia biltzen duen 'Basque Literature History'rekin)
-Olatz Gonzalez Abrisketa (antropologo bizkaitar honen 'Basque Pelota, A Ritual, An Aesthetic' liburuarekin, bere tesia liburu moldatua)
Zozketan parte hartzeko
Zozketan parte hartzeko aski duzu emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan 'Zozketarako' ipinita. Barnean idatzi behar dituzu zure izen-deiturak eta helbidea (kalea, herria eta herrialdea) eta, nahi baduzu, telefonoa.
Partaidetza bakarra onartuko da helbide elektroniko bakoitzeko.
Emailak jasotzeko azken epea irailaren 18a izango da, gaueko 24:00etan. Emaitzak irailaren 20ean jakinaraziko dira buletinean eta webgunean. Errazagoa ezin! Izan zorte on!
-Mila esker NABOri bere lankidetzagatik
-Irakur eta entzuteko: www.elkarargitaletxea.com/euskalamerika
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus