euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Manual de genealogía en Euskal Herria-ren aleak zozketatuko ditu bere irakurleen artean

2007/12/18

Juan Carlos Moraren 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' liburuaren azala
Juan Carlos Moraren 'Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria' liburuaren azala

PUBLIZITATEA

Ttartalo argitaletxe donostiarraren eskutik plazaratua, Juan Carlos Morak idatzitako Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria euren arbola genealogikoa osatzen hasteko interesa daukatenei eskainitako oinarrizko liburu praktikoa da. Euskal Herritik zein Diasporatik langintza horretan hasi nahi dutenentzako jakingarriak eta metodologia azaltzen ditu, baita ere lagungarri gerta daitezkeen webgune eta euskarriak, beti ere zazpi probintzietako bilaketei dagozkienak. EuskalKultura.com-eko irakurleek, liburu honen hiru aleren zozketan parte hartu ahal izango dute doanik, abenduaren 31 aurretik e-mail soil bat bidali ezkero. Ikus artikuluan parte hartze arauak.
Genealogia eta familia ikerketari buruzko gidaliburu honek Euskal Herritik zein Diasporatik bere euskal arrastoen bila hasi nahi duen pertsona dauka helburu eta zeregin horretan beharrezkoak diren lanabesak eta metodologia eta gaur egun internet bidez eskura dauden baliabideek eskaini dezaketen laguntza eta babesa agerian jarri eta toki bakar batean modu praktikoan ipini nahi dizkio interesatuari.

Urte gutxi batzuetan aurrerapen nabariak gertatu dira arlo honetan, eta horietako bat teknologia berriei, digitalizazioari eta dauden artxiboak jendeari irisgarri eta eskuragarri jartzeari dagokie. Gidaliburuaren egile den Juan Carlos Morak berak azpimarratzen duenez, 'garrantzitsua da interneten ibiltzen jakitea, geure arbasoei buruzko informazio ugari topa baitezakegu bertan', dio ikertzaileak.

Doaniko zozketa EuskalKultura.com-eko irakurleentzat

Arbasoei buruzko informazio behinena erregistro zibilean eta eliz artxiboetan dago, jakina, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleei edo bertan jatorria daukaten familiek zorte berezia izango dute euren erroen bilaketa egiterakoan, Eusko Jaurlaritzak eta hiru elkizbarruti hauek sinatutako akordio bati esker 2008an bukatuko baita 1900 arteko eliz artxiboen digitalizazio eta internet bidez eskuragai ipintze plangintza. Gainerako euskal probintziatena ez bezala, hiru hauetan interneteko konexioa duen ordenadore batean, zorte pixkat batekin eta gauzak nola bilatu jakinik, goiz bakar batean topa daitezke duela urte gutxi batzuk hilabetetako artxiboz artxiboko erromesaldia eskatzen zuen ikerketa lana.

Honi guztiari buruzko liburua da EuskalKultura.com-ek datorren abenduaren 31ean zozketatuko duen hau. Hiru ale egongo dira e-maila bidaltzen duten irakurleen artean banatzeko. Aski da, beraz, hona mezu elektronikoa igortzea, tituluan 'zozketarako' ezarriz eta barruan izen-abizenak eta tokatu ezkero liburua posta arruntez nora bidali behar den ipiniz, kalea, hiria eta nazio edo estatua, alegia. E-mailak jasotzeko azkeneko epea abenduaren 30ean gaueko hamabietan amaituko da, europar kontinenteko orduarekin bat beti ere. Zorte on, irakurle!


Lotura interesgarriak

Liburua Ttarttalo argitaletxearen webgunean
Internetez bertatik eros daiteke

Antzinako, euskal genealogia eta tokiko historia elkartea
www.antzinako.org

Irargi, euskal kultura ondarea
www.irargi.net

1900 aurreko eliz erregistroetan bilatzeko
Internet bidez, soilik Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia