euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek euskal produktu gastronomiko saski bat zozketatuko du, hartzazu parte!

2012/11/26

Zozketako sariaren edukia: Idiazabalgo gazta, paleta iberikoa, txorizoa, Getariako txakolina, Errioxako ardoa, kaba, piquillo piperrak, Tolosako teilak, foie mousea, Arabako oliba olioa, Nafarroako zainzuriak eta Getariako hegaluzea
Zozketako sariaren edukia: Idiazabalgo gazta, paleta iberikoa, txorizoa, Getariako txakolina, Errioxako ardoa, kaba, piquillo piperrak, Tolosako teilak, foie mousea, Arabako oliba olioa, Nafarroako zainzuriak eta Getariako hegaluzea

PUBLIZITATEA

Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-ek zozketa jarri du martxan Dastatu.es euskal elikagai gorenen on line dendarekin batera. Saria euskal produktu gastronomikoz osatutako Gabonetako saski itzela izango da. Elikagai guztiak kalitatekoak dira, Euskal Herrian ekoitziak eta zuzenean Lur-Lan ekoizle elkartetik kontsumitzailearengana ekarriak, bitartekaririk gabe. Anima zaitez eta, zorte pixka batez saskia etxean jasoko duzu!

Donostia - San Sebastian. EuskalKultura.com-ek, Dastatu.es on line dendarekin elkarlanean, bere irakurle eta lagun euskaltzaleak saritu nahi ditu Gabonetako saski oparo bat eskuratzeko aukera emanez. Urdaiazpikoa, txorizoa, txakolina, ardoa, gazta... Euskal Herriko produktu gorenak eskuratzeko aukera izango duzue gure zozketan parte hartuta.

Horretarako, Dastaturen Facebookeko orrian euskal errezeta bat argitaratu beharko duzue, argazki eta guzti. Xehetasun guztiak hemen.

Saria benetan tentagarria da, adi saskiaren edukiari:

  • Jatorri-deiturako Idiazabal gazta zatia, BAGA, 250 g
  • Paleta xerratua, BASATXERRI, 100 g 
  • Foie moussea %55, KATEALDE, 135 g
  • Txorizo cular, BORDON, 330 g 
  • Zainzuriak, Nafarroako jatorri-deiturakoak, NAVARRICO, 500 g
  • Estra pikillo piper ekologikoak, LA CHURTA, 250 g 
  • Arabako Errioxako oliba olio estra birjina, ADORA, 25 cl
  • Getariako hegaluzea, JUANTXO, 170 g 
  • Tolosako gourmet teilak, GORROTXATEGI, 125 g
  • Getariako Txakolin botila, jatorri-deituraduna, ARREGI
  • Errioxako ardo ondu botila, jatorri-deituraduna, ONDALAN
  • Cava brut botila, MAINEGRA

Parte hartzeko azken eguna abenduaren 19a da, gauerdian, Euskal Herriko orduan; beraz, eragin irudimenari, jarri mantala eta hartu argazki kamera, saski itzel hori zurea izan baitaiteke!

-Zozketaren informazio guztia, hemen

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia