euskal diaspora eta kultura
2009/10/05
PUBLIZITATEA
Donostia, Gipuzkoa. EuskalKultura.com-ek uztailean zabaldu zuen argazki lehiaketarako deia. Euskal Diasporarekin zerikusia duten lanak har dezakete parte, nonahi ateratakoak. Argazki digitalak beharko dute izan, jpg formatuan eta erreferentziazko bereizmena 1.800 x 1.200 pixelekoa izango da. EuskalKultura.com-ek artxiboratu egin ditu parte hartzen duten argazkiak eta nahi duelarik argitaratu ahal izango ditu.
Nornahik parte hartu ahal izango du, nahi adina argazkiak bidaliz. Argazkiak originalak beharko dute izan. Ezinbestean, honako datuak bidali beharko ditu: egilearen izen-deiturak, helbidea, herria eta herrialdea, eta harremanetarako telefono zenbakia. Horrekin batera, ezinbestekoa izango da argazkiak islatzen duenari buruzko erreferentzia ematea, non atera den, noiz, nor edo zer agertzen duen edo argazkia atera zeneko testuingurua.
Lanak bidaltzeko epea abenduaren 1ean amaituko da, Euskal Herriko gaueko 12etan. EuskalKultura.com-ek osatutako epaimahai batek erabakiko ditu sariak. Lanak euskalkultura01@gmail.com helbidera bidali beharko dira, izenburuan 'Argazki lehiaketarako' ipiniz. Sariei dagokienez, oraingoz, lehenengo hiru lanei Xamar-en 'Euskara jendea' liburuaren ale bana emango zaie, eta gainerako partaideen artean liburu beraren beste hiru ale zozketatuko dira. Baliteke sari gehiago ere izatea, baina horien izaera baieztatu ahala adieraziko dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus