Mexiko Hiria, Mexiko. Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkartea antolatzaile, Kongresua egingo dute Mexiko Hirian La Real Sociedad Bascongada y México, un hermanamiento de 250 años (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eta Mexiko, 250 urteko senidetzea) izenpean. Helburua, erakunde honek Mexikon izan duen eragina aztertzea izango da, zientzia, musika, historia, arkeologia, erlijioa, literatura, arte plastikoak, hezkuntza, ekonomia, politika eta ongintza arloetan. Programa azaroaren 17an gauzatuko da eta antolaketaren ardura elkarteko buru Nora Ricalde Alarconek hartuko du, lankide dtuela, Ana Rita Valero de García Lascurain, Isabel Basagoiti Caicoya eta Jesús Héctor Trejo Huerta.
Ponentzia batekin parte hartu nahi dutenek euren lanaren izenburua, abstract-a eta laburpen kurrikularra (orrialde bat guztira) bidali beharko dute abuztuaren 15era arte. Batzorde antolatzaileak heltzen zaizkion proposamenak aztertu ondoren, onartutako lanen berri emango du. Ponentzia osoak bidaltzeko epea urriaren 30ean amaituko da. Biltzarrean, hizlari bakoitzak 15 minutu izango ditu gaia aurkezteko, eta, bukatzean, galderak eta iruzkinak egiteko tarte bat izango du publikoak.
Batzarra Loiolako San Ignazio Ikastetxean, Vizcainas deitutakoan, egingo dute. Hala ere, antolatzaileek aurreratu dute neurri epistemiologikoek indarrean jarraitzen badute, Konresua online egingo dela, eta, kasu honetan, hizlariei eskatuko zaiela beren txostenaren grabazio bat eransteko. Halaber, horren eskakizun teknikoak zehaztu dituzte. Bertsio idatzirako: Arial 12 letra, 1,5eko lerroartea, 10-15 orrialde arteko luzapena eta orri-oineko aipuak. Grabazioetarako: mp4 formatua, argiztapen ona eta audio-kalitatea, musikarik gabe.
Izena emateko egiteko edo informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi Elkartearenen posta elektronikora: bascongadamexico@gmail.com