euskal diaspora eta kultura
2009/03/06
PUBLIZITATEA
San Frantzisko, Kalifornia, AEB. Estatu Batuetan euskara irakatsiko duten euskaldun bila ari da Izaskun Kortazar, NABOko euskara teknikari eta koordinatzailea. Martin Goikoetxea NABOko euskara arduraduna, hainbat estatuetan euskara irakasle diren zahar eta gazteak, John Ysursa NABOko sustatzailea eta, HABEren izenean, Kinku Zinkunegi, NABOko presidente Mary Gaztambiderekin batera, plangintza oso bat ari dira hedatzen Estatu Batuetan euskara ikasi nahi duen orok euskara ikasteko aukera izan dezan. Baina irakasleak falta dira.
Gehienbat euskara mintzatzen duen jendearen bila ari dira, euskara irakasle bilaka daitezen. Ez da gauza zaila, euskal hizkuntzaren ezagutza normal bat behar da izan eta, bate ere, nahikeria eta borondatea euskaldundu nahi duten horiei laguntzeko. Non falta diren irakasleak, ba Estatu Batuetako leku askotan. Beste askotan badago, baina euskal etxeak ia berrogei izanik, irakasle zenbaki jakin bat nahiko litzateke lortu, ahalik eta lanik onena eta eraginkorrena egiteko arlo honetan.
Premiaz behar dira eskola emaileak
Zu zeu egoera honetan bazaude edo Estatu Batuetan bizi den eta prest egonm daitekeen euskaldunik euskaldunik ezagutzen baduzu, jarri zaitez mesedez harremanetan Izaskun Kortazarrekin. Hauek dira bere datuak eta mila esker aldez aurretik:
Izaskun Kortazar
NABOrako euskara koordinatzailea
1-208-891-2679 ( c )
1-208-426-3798 ( w )
5220 Kootenai street, Boise, ID 83705
izaskunkortazar@gmail.com
Kaixo nire izena Dani da eta duela 5 aste Missouri-ra etorri nintzen Lindenwood Unibertsitatera.Duela urte batzuk Euskararen Gaitasun Agiriaren azterketak gainditu nituen eta egia esan Euskera irakastea gustoko izango nuke. Ez dakit St Louis-en inguruan Euskararen beharrean zaudeten, behar izanez gero prest nago irakasteko,nire mugikor zenbakia 636-466-0907 da. Hemen Donostiar bat laguntza eskaintzeko prest. eskerrikasko zuen denboragatik. Daniel Arostegi
Daniel Arostegi, 2011/02/16 00:52
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus