euskal diaspora eta kultura
2009/07/16
PUBLIZITATEA
Manila, Filipinak. [Bide batez, esan dezagun Manila Miguel Lopez de Legazpi euskaldunak fundatutako hiria dela] Enbaxadari filipinarra Lehendakari berriak errezibitutako lehenengo diplomatikoa izan zen, Filipinetako Gobernuko ohar batek dioenez. Filipinek Espainian daukaten enbaxadaria, Antonio Lagdameo, joan den asteko ostegunean, uztailak 9, bildu zen Patxi Lopez Lehendakariarekin.
"Lagdameo enbaxadaria Lopez presidenteak errezibitutako lehenengo ordezkari atzerritarra izan da, euskal presidenteak kargua maiatzeko lehenengo astean hartu ondoren. Lagdameo enbaxadariak laburturik agertu zizkion Lopez Lehendakariari egun garatzen ari diren bitariko ekimenak (hala nola truke akademikoak, osasun arloko langile filipinarren kontratazioa, Palawako garapen proiektua) eta proposatuak direnak (arrain haztegi bat Casiguran-en, Auroran)", Filipinetako Administrazioak bere webgunean azaltzen duenez.
Lagdameok gonbidapena ere luzatu zion euskal goi ordezkariari Filipinak bisita ditzan etorkizun hurbilean.
Lopez Lehendakariak interesa eta laguntasun handiak agertu zituen Filipinetako enbaxada madrildarra euskal-filipinar harremanak areagotzeko egiten ari den ahaleginarekiko. Filipinak eta Euskadiren arteko harremanak suspertu eta ugaldu egin dira azken urteotan.
"Euskal Herriak leku berezia dauka gordea gizarte filipinarrean. Euskaldunak ekarpen handia egin zioten Filipinetako garapen ekonomiko, politiko eta sozialari espainiar garai kolonialean", esan du gobernu filipinarrak.
Euskal leku-izenak ugariak dira Filipinetako mapa osoan, besteak beste honako izenak daramatzaten herri, hiri eta probintziekin: Anda, Garchitorena, Legazpi, Mondragón, Pamplona, Urdaneta, Zumarraga edota Nueva Vizcaya.
Bestalde, Manila hiriburuko hainbat kalek euskal izena daramate, tartean Ayala, Arlegui, Bilbao, Durango, Echague, Elizondo, Gaztambide, Goiti, Guernica eta Mendiola.
"Euskal immigranteek ondorengoek segitzen dute gaur egun ere leku esanguratsuetan Filipinetako gizartean, esaterako Aboitiz, Ayala, Elizalde eta Zubiri familien kasuan", dio Kanpo Arazoetarako Sail filipinarrak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus