euskal diaspora eta kultura
2014/05/02
PUBLIZITATEA
Chacabuco, Argentina. ‘Amerikanuak’ liburuaren Argentinako edizioaz arduratu zen Roberto Landaburu lagun, bere lanaren aurkezpena burutu du apirilaren 26an Kepa Etchandyk Chacabucoko Kultur Etxeko areto nagusian. Ekintzaren antolatzaile ziren herriko Euskaldunen Lagunen Taldeko kideek azaldu dutenez, “arreta handiz segitu zituen publikoak Iparraldeko artistaren azalpenak eta pantailan proiektatutako irudiak”. Ekitaldia, 2014 urteko elkartearen Kultur Zikloaren barruan burutu zela ere jakinarazi dute lagunarteko kideek.
[Euskaldunen Lagunen Taldeak antolatutako ‘Amerikanuak’ liburuaren aurkezpeneko bi irudi (argazkia Peña Amigos de los Vascos)]
Aurkezpenarekin batera, bisita bat egin zien argazkilariak hiriko Mundo Vasco aldizkariaren arduradunei. Anfitrioi eta gonbidatuek Argentinako afari tipiko bat partekatu zuten –errekia eta enpanadak– Venado Tuerto, Rosario eta Villa Mariara joateko bidaia jarraitu aurretik.
Gogora dezagun aipatutako herriez gain, Buenos Aires ere izango dela Etchandyren geldialdietako bat. Bertan Iparraldeko Euskal Etxean, Euskal Echea Eskolan, Eusketxen eta Euskaltzaleak-en aurkeztuko du ‘Amerikanuak’. Maiatzaren 9an, berriz, eta arratsaldeko 6etan Buenos Airesko Liburu Azokan izango da, liburuaren aleak sinatzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus