euskal diaspora eta kultura
2010/02/05
PUBLIZITATEA
New York, Estatu Batuak. Erakusketa Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxeak Eusko Jaurlaritzarekin bateginik egin duten ahalegin koordinatuari esker izan da posible. Tartean Estatu Batuetako zenbait lekutako kolaboratzaileak ere bildu ditu. Bihartik aurrera erakusketara hurbiltzen diren pertsonak, euskal historiaren eta euskal kulturaren testuak, ikus-entzutezko materialak, argazkiak, tresna eta trasteak, euskal artea eta umeentzako atal interaktiboak aurkituko dituzte.
Bertara hurreratzen denari Lucy Garatearen bideo batek ematen dio harrera. Euskal emigrantea, egun 104 urte dituen Lucy 1920an pasatu zen garai hartan emigranteen galbahe eta pasabide ofizial zen Ellis Island-etik. 15 urte zeuzkan. Handik Boisera joan zen eta geroztik Boizen bizi izan da. Euskalduna izanik, 15 urte Euskal Herrian eta ia 90 Estatu Batuetan pasatu ditu. Baina euskaldun deitzen segitzen dio bere buruari. Baira amerikar ere, eta gisa bera egiten dute bere ondorengoel, Estatu Batuetan sortu arren, Lucyrengandik euskaldun sentitzeko harrotasuna eta euskal identitatea mantentzeko grina hartu baitute, Boiseko euskal komunitatearen barnean natural-natural.
Bideoan egoteaz gain, Lucy bera ere bihar egongo da inagurazioan.
Estatu Batuetako euskal elkarte eta erakundeen ordezkaritza zabal bat bilduko da bihar Ellis Islandera. Ekitaldia eta erakusketa garantzitsua da eurentzat. Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique, bertaratuko da Europako ordezkaritzako buru.
Ellis Islanden emango dituen hiru hilabetetan, 300.000 bisita inguru jasoko dituela pentsatzen da. Bertatik Idahoko Bosera joan da, Euskal Museo eta Kultura Etxearen egoitzara.
Erakusketa sei areto edo atal desberdinek osatzen dute.
Euskal immigrazioaren historia erakusten
Erakusketaren lehenengo areto honetan, euskal herritarrak Euskal Herritik joateko izan zituzten arrazoiak azaltzen dira.
Halaber, ezagutarazten da Valentin Agirreren New Yorkeko ostatuak izan zuen garrantzia eta zeregina euskal herritarrek mendebaldera egin zuten bidaian.
Nortzuk dira euskaldunak
Bigarren aretoan euskararen garrantzia azaltzen da eta baita euskal kirola eta dantzarena ere. Gainera, euskaldunen eta immigrante berrien argazkiak erakusten dira.
Euskal herritarrak munduan zehar
Gela honetan azaltzen da euskaldunen presentzia historian zehar eta gertaera historikoetan. Euskal ikertzailei, misiolari, politikari, kirolari eta artisten jakingarriak erakusten dira.
Euskaldunen atzean utzitako mundua
Erakusketaren laugarren aretoan, baserri, kostalde, mendi, industria eta elizen argazkiak erakusten dira. Irudi hauek, Francoren garaia, Gernikako bonbardaketa eta Gernikako Arbola ere erakusten dituzte.
Euskaldunak Amerikan
Gela honetan erakusten diren argazkiak Estatu Batuetako euskal ostatuak, frontoiak, hotelak eta jatetxeak islatzen dituzte. Irudiek, Floridatik Oregonera, izenetan, hainbat lekuetan eta negozioetan euskal eraginaren azalpena dakarte.
Euskaldunak - ikuskera modernoa
Erakusketaren azken aretoan Euskadiko gaur egungo argazkiak eskaintzen dira. Tartean, Guggenheim Museoa, Mundaka Surf eta Chillidarenak. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak duen zeregina ere aipatzen da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus