euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria Argentinako hainbat hiritan ikusgai 2015eko apirila arte

2014/08/01

'Euskaldunen Argentina' erakusketa osatzen duten paneletako bat
'Euskaldunen Argentina' erakusketa osatzen duten paneletako bat

PUBLIZITATEA

2005ean Baxenabarreko Irisarri herrian aurkeztutako 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria ekainean iritsi da Argentinara eta datorren urteko apirila arte ikusi ahal izango da zenbait herritan, tokian tokiko euskal etxeak ere arduratuko direlarik ekitaldien antolaketaz. Buenos Aires eta Posadasetik pasatu ondoren, Azul, Olavarria, Marcos Juarez, La Plata eta Mercedesera bidaiatuko da erakusketa datozen hilabeteetan. La Platan, Euskal Aste Nazionalean egongo da ikusgai.

Buenos Aires, Argentina. Bira luzea egiten ari da hilabeteotan “Euskaldunen Argentina” argazki bilduma ibiltaria Argentinan zehar. Izan ere, ekainean Buenos Aireseko Palermo Auzoko Aliantza Frantsesan hasitako bidea 2015eko apirilean bukatuko da, Mercedes hirian, beste zenbait herri eta hiritatik pasatu ostean.

Berez Euskal Herriko zenbait elkarteren arteko lana den erakusketa hau, tartean Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina eta Ospitalea, Argentinara Aliantza Frantsesaren bidez etorri da. Euskal etxerik dagoen herrietan tokiko euskal etxeak ere lankide izango dira. Horrela egin da uztailean Misiones probintziako Posadas hirian eta horrela egingo da Azulen, Olavarrian eta La Platan. Azken hiri honetan, erakusketa Euskal Aste Nazionalaren programa barruan eskainiko da. Datozen hilabeteetan, “Euskaldunen Argentina” hiri hauetan egongo da ikusgai:

-Azulen, abuztuaren 28tik 30era, Casa Ronco kulturgunean
-Olavarrian, irailean zehar, hiriko Aliantza Frantsesean
-Marcos Juarezen, urrian, (lekua baieztatze)
-La Platan, bertako Euzko Etxea Euskal Etxean, azaroaren 2tik 9ra, Euskal Aste Nazionalean
-Mercedesen 2015eko apirilean, hiriko Aliantza Frantsesean. 

Gogora dezagun “Euskaldunen Argentina” erakusketa ibiltariak hamabi panel dituela eta irudi, testu, bideo eta audioduna dela. 2005ean Euskal Herriko Irisarrin estreinatu zen bere bertsio handiak bezala, erakusketaren bertsio ibiltariak helburu du “XIX. eta XX. mendetan argentinaratu ziren euskaldunei, eta zehatzago Iparraldeko euskaldunei buruzko lekukotasunak eta ikuspuntuak ematea”. Erakusketa hura osatzea honako erakunde eta pertsonen arteko lana izan zen: Ospitalea (Pirineo Atlantiarretako Kontseilu Generalaren Ondare Hezkuntza Zentroa, Irisarrin), Euskal Kultur Erakundea, Euskal Argentina elkartea, Donapaleuko Baxe Nafarroako Erakustokia eta Kepa Etchandy argazkilaria, baita EuskalKultura.com-ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia