euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunek euren ikurrin eta musikaz hartu zuten parte 2013ko Folklore Egunean Txileko Santiagon

2013/09/27

Euskaldunen musikari eta dantzari taldea Santiagoko kaleetan zehar Folklorearen Mundu-Eguna kari beste hainbat gizatalderekin batera antolatutako kalejiran (argazkiaEE)
Euskaldunen musikari eta dantzari taldea Santiagoko kaleetan zehar Folklorearen Mundu-Eguna kari beste hainbat gizatalderekin batera antolatutako kalejiran (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

2013ko Folklorearen Mundu-Eguneko ospakizunek euskaldunak ere bildu zituzten euren baitan Txileko Santiagon. Bertan egoitza duten 'Hilario Olazaran Txileko Dantzari eta Txistu Taldea'k, 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxeak eta 'Gure Etorkia' kultur taldea izan ziren, ikurriña lagun, euskal ordezkaritza ekarri ziotenak Santiagoko Udalak eta Txileko 'Antumapu' Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldiari.

Santiago, Txile. Folklorearen Mundu-Eguna kari Santiagon antolatutako ekitaldiek euskal partaidetza izan dute aurten lehen aldikoz, 'Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea', 'Colectividad Vasca de Chile' euskal etxea eta 'Gure Etorkia' kultura elkartearen eskutik.

Santiagoko Udalak eta Txileko Antumapu Ballet Folkloriko Nazionalak antolatutako ekitaldia kalejira batekin hasi zen, Ameriketako herrialdeetako ordezkaritzak euren jantzi tipikoekin partaide eta eurekin bat egin zuen euskal ordezkaritzak. Txistulari banda eta bi banderadun aritu ziren, euskal musika eta koloreak Santiagoko kaleetara zabaltzen. Banderadun lanetan aritu ziren Manuel Gonzalez --Paulina Gonzalez txistulari gaztearen aita-- eta Raimundo Riquelme Zubelzu, Gure Etorkiako zuzendaria.

2013 floklorearen mundu-eguna txilen 1

[Talde guztien desfilea Santiagoko Italia plazatik pasatzen (argazkiaEE)]

Kalejira amaituta, parte hartutako herrialde eta kultura guztien familia argazkia atera zen, bakoitza bere bandera eta koloreekin. Geroago, emanaldien tenorea heldu zen eta hor aritu ziren, besteak beste, Maitane Uribe dantzaria eta Angel Espinoza txistulari, albokati-xirularia euskal doinu eta dantzen selekzio batekin, bildutakoen txalokada eta atxekimendua lortuz.

2013 floklorearen mundu-eguna txilen 2

[2013ko Folklorearen Mundu-Eguneko partaideen familia argazkia Txileko Santiagon (argazkiaEE)]

Parte hartutako euskal elkarteek EuskalKultura.com-i aitortu diotenez, jasotako harrera, publiko zein antolatzaileen aldetik, ezinhobea eta eurentzako zirraragarria izan zen. Euren partaidetzak, eman du, nonbait, fruturik dagoeneko, lankidetza artistikoa sortu baitu Antumapu ballet nazionalarekin, adierazi digute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia