euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunei eskainitako berdegunea estreinatuko du bihar Comodoron Gorka Alvarezek, Gernikako Arbola eta guzti

2023/06/09

Aurrerantzean 'Euskal Etxea Elkartea' berdegunea eukiko dute hiriko euskal elkarteak Comodoro Rivadavian, Gernikako Arbola eta guzti
Aurrerantzean 'Euskal Etxea Elkartea' berdegunea eukiko dute hiriko euskal elkarteak Comodoro Rivadavian, Gernikako Arbola eta guzti

PUBLIZITATEA

Comodoro Rivadavia. Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen Mendeurrena ospatzeko egiren ari diren ekitaldien baitan, datorren larunbat honetan, ekainak 10, "Euskal Etxea Elkartea" berdegunea inauguratuko dute 11:00etan El Chubut eta Esquel kaleen arteko tartean. Ekitaldian Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaulritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak parte hartuko du eta alderdi artistikoan, Euskal Etxeko 'Lagun Artean' abesbatzak eta 'Haize Dantzariak' dantza taldeak arituko dira.

Berdegunea euskal izenez bataiatzeko zeremonian leku garrantzitsua izango du landaketa batek, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko baita euskal emigranteen eta ondotik etorritako Comodoroko euskal jatorriko herritarren ekarpenari gorazarre. Gogora dezagun Euskal Herriaren, eta munduko euskaldunak batzen dituen, sinboloa dela Gernikako Arbola, Euskal Populuaren iraun nahiaren eta aurrerabidearena, mendez mende iraun duen transmisio eta etorkizun bokazioaren ikurra.


Larunbat honetarako gonbidapen-deia, Euskal Echea Elkartearen Mendeurrenaren barne

Patagoniako euskal etxeetako dekanoa da Comodorokoa, baita egoitza duen munduko euskal egoitza australena. Bertatik adierazi dutenez, "Comodoro gure hirian lehorreratu ziren eta hemengo gizartearentzat eta kulturarentzat funtsezkoak izan diren euskal etorkinak omentzen ditu berdegune honek. Gure Mendeurrenaren barruan, gune hau gure elkarteari egindako eta, oro har, gure hiriaren mesedetan, lan nekaezina egin duten euskal familia guztien aldeko omenaldi eta aitorpen zuzena dela uste dugu", adierazi dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia