euskal diaspora eta kultura
2009/06/01
PUBLIZITATEA
Rosario, Argentina. Rosarioko euskal irratsaioaren urteurren berriaren aurrean, berau egiten duen taldeak eta Euskal Etxeak berak ohra bat plazaratu dute, bertako Euskal Etxeak sustatzen duen ekimen honen balantze modukoa eginez, "eskualde osoari Euskadiko berri zabaldu nahi baitiogu, esanez aspaldidanik gizakiaren duintasuna eta gizabidea ekinbide hartua duen lurra dela. Askatasun adibide izan zirela. Legearen errespetuarena. Berdintasunarena. Gizakien arteko diferentziarik ezarena. Gizarteek noblearen eta herri xehearen arteko diferentzia ateratzen zuten bitartean, euskaldun guztiak ziren eskubidedun, eta ez zekiten zer zen gizakian beste gizaki bat zapaltzea".
Oharrak segitzen du esaten irrati emankizuna "Zazpirak Bat-en ahotsa" dela, eta bat egiten duela "mundu osoko euskaldunekin herrialde aske eta independente bat osatzeko ilusio eta gurariarekin. 'Euskaldunaren hitza' gure euskal kulturaren, hainbeste maite dugun euskara zaharraren, geure musikaren eta, gauza guztien gainetik, euskaldun izatearen geure urguiluaren eta Euskadi geure aberriarekiko maitasunaren adierazle da, zeinak Gernikako Arbolak bezala beti iraunen baituen zutik".
Rosarioko euskal irratsaioa asteazkenero eskaintzen du Santa Fe probintziako hiri honetatik bertako LRA5 Radio Nacional Rosario emisorak AM 1300 y FM 104,5 frekuentzietan. Astean zehar eta hurrengo saioa iritsi artean Euskal Etxearen webgunean ere entzun daiteke, www.zazpirakbat.com.ar helbidean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus