euskal diaspora eta kultura
2010/12/03
PUBLIZITATEA
Villa Maria, Cordoba. “Liburuak ez dauka egile bakarra. Villa Mariako berrogeita bi familia euskaldunak euren istorioak idatzi dituzte eta liburuak bizitza istorio horiek batzen ditu”, azaltzen dio herri cordobatarreko Euzko Etxea-ko lehendakaria den Raúl Onnaintyk EuskalKultura.com-i. “Edizioa, gainera, kalitate handikoa da, 180 orri ditu eta familia guztien argazkiak”, adierazten du Onnaintyk.
[Raúl Onnainty, Eduardo Belloccio eta Eugenio Olavide]
Liburuaren aurkezpena “Euskal Herria” aretoan egin zen, Euzko Etxearen egoitzan. Testuan agertzen diren berrogeita bi familietatik, hogeita hamaseiren ordezkariak bertaratu ziren euskal etxera “Aurresku” batekin hasi zen ekitaldian parte hartzera.
[Liburuen egileak ere egon ziren aurkezpenean. Euren istorioak idatzi zituzten 42 famliatik, 36 bertaratu ziren euskal etxera]
Raúl Onnaintyk, Argentinako Idazleen Elkarteko lehendakaria den Eduardo Bellocciok eta Eugenio Olavide euskal etxeko alkateak hartu zuten liburua aurkezteko ardura. Aurkezpena bukatuta, dantzariek eta abesbatzak euren ikuskizunak eskaini zizkioten bildutako jendeari.
[Euskal etxeko abesbatzak musika jarri zion ekitaldiaria]
[Dantzariek ere hartu zuten parte. Aurkezpenarekin amaitzeko, pieza batzuk egin zituzten]
Liburua erosi nahi dutenek euskal etxearekin jarri behar dute kontaktuan e-mail honetara idatziz: cvascovm@arnetbiz.com.ar. Ale bakoitzak 200 peso balio ditu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus