euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunak partaide Marcos Paz-eko Immigrantearen 20. Jaian; lege-nortasuna lortu du 'Zuhaitzaren Herria' EEak

2019/12/11

‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak Marcos Pazeko 2019ko Etorkinaren Jaialdian muntatutako gunea
‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak Marcos Pazeko 2019ko Etorkinaren Jaialdian muntatutako gunea

PUBLIZITATEA

Marcos Paz, Argentina. Berri ugari eta onak Marcos Pazetik. Bertako ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkari izan berria da hiriko Etorkinaren Jaian, azaroaren 16tik 18ra, bertako gainerako kolektibitateekin batera eta publiko ugari lagun. Hiru egunetan, plater tipikoak ez ezik, ikuskizunak ere eskaini zituzten immigranteen ondorengoen elkarteek. Euskaldunen kasuan, euskal taberna ederra muntatu zuen EEak, eta oholtza gainean, Cañuelaseko Denak Bateko dantzarien lankidetzari esker ekarri ziren euskal dantzak, arrakastaz, agertoki nagusira.

Honekin batera, satisfazio handiz adierazi diote Marcos Pazeko ‘Zuhaitzaren Herria’ko lagunek EuskalKultura.eus-i, elkarteak eskuratu berria duela bere lege nortasunaren agiria eta Fernando Garitonandia buru duen Batzordea azken izapideak egiten ari dela FEVAko bazkide izate aldera.

Eta berri on gehiago badute, elkarteak harro azaldu baitigu Cecilia Olivera bazkidea, urtarrilean bere lehenengo ikastaro trinkoa izango duen Euskara Munduan programako talde berrian hasiko dela trebatzen, etorkizunean euskara eskolak emateko Euskal Etxean.

Zorionak!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia